argia.eus
INPRIMATU
Euskara Zerbitzua Biarritzen
2015eko uztailaren 29a
Guraso eta haurrak iraileko “Mintzalasai” egunetan euskaraz gozatzen.
Guraso eta haurrak iraileko “Mintzalasai” egunetan euskaraz gozatzen.Mintzalasai

Biarritzeko Herriko Etxeak eta Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmena sinatu dute, Herriko Etxean Euskara Zerbitzua sortzeko. Herri kontseiluak aho batez onartu zuen ekimena. 2015ean bi langile kontratatuko dituzte eta 2016an beste bat. Hainbat eremu landuko dituzte: hizkuntza politika, hedabideak, paisaia linguistikoa eta herriko etxeko langileentzat euskara eskolak.