Eta hasi dira gauzak gertatzen

  • CAN: eta hemen ez da ezer gertatu
    Joxerra Senar
    Pamiela, 2015

     

“CANeko arduradunak auzitegien arriskutik libre direla ematen du. Bestelako ardurak, berriz, haizeak eraman ditu. Nafarroako Kutxaren galera foru erkidegoko historia garaikideko lurrikara politikorik handienetakoa izan da, baina haren protagonistei ez die ikara horrek min handirik egin”.

Horrela bukatu du Joxerra Senar Berriako kazetariak ikerketa eta dokumentazio lan handi hau. Esaldia, baina, hauteskundeen emaitzak eta ondorioak jakin gabe idatzia dago. Orain ere hala ote da? Ez, jadanik esan liteke zerbait gertatu dela, besteak beste, UPNk Nafarroako Gobernua galdu du. Eta Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordeak urte hasieran ateratako ondorioetan, hurrengo legealdian ikerketarekin jarraituko zuela iragarri zuen. Oraindik, beraz, bada aukerarik erantzukizunetan aurrera egiteko. Legebiltzar eta Gobernu berrien ardura da ikerketarekin jarraitzea, ahal den neurrian liburu honen titulua gezurtatzen jarraitzeko.

Nafarroako Kutxaren sustraietatik hasi eta duela lau egun arte aurrezki kutxak izandako bilakaera jasotzen du Senarrek liburuan, Caixabankek Kutxa irentsi arte klabe garrantzitsuenak eskainiz. Liburua batez ere azken 15 urteetan oinarritua dago, baina garrantzitsuak dira gako historiko horiek, horrela hobeto ulertuko baitira 2000. urtetik aurrera gertatutakoak, funtsean nola ihes egiten den etengabe beste euskal aurrezki kutxetatik, Espainiako Estatuko bestelako aliantzetan murgildu eta itotzeraino.

Miguel Sanz eta Enrique Goñi buru dituen Nafarroako Kutxak eta bere Korporazioak azken 15 urteetan emandako urratsak xehetasun handiz arakatu eta azaltzen ditu Senarrek. Estatuak, UPNk, PSNk eta Nafarroako enpresari boteretsuenek Nafarroa nola kontrolatu eta zurrupatu duten ulertuko du lerro hauetan murgiltzen denak.

Adi baina, liburuari ekiten dionak badu arriskurik: datu, azalpen, argudio eta, oro har, kontakizunaren sarean harrapatua gelditzearena.

 


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude