Errealitateari antza emateko saioa

Corralito hitza ez zaigu arrotza dagoeneko. Argentinan aspaldian eta Grezian berriki eman du zer esana. Gurean, krisi garaia iritsi zaion Navarrismo delakoaren erraiak ezagutzeko balio izan digu. Izenburuan dator Corralito delakoa. Foral du adjektibo. Aparteko saio honetan, alta, foruaren izaera herriaren zerbitzuan egon beharrean, tokiko boteretsuek kapitalismoaren aldeko ekosistema nola bihurtu duten kontatzen digu Iván Giménezek.    

1936ko Altxamendu frankistaren 40 urteko bakealdiak beste hainbeste urterako urrundu zuen demokrazia. Nafarroan kapitalak berezko balio izan du Errepublika hondoratu zutenen inozentzia erosteko, baita egungo demokraziaren euskarriak zementatzeko ere.        

Nafarroak mundua liluratuko edo harrituko zuela esan omen zuen William Shakespearek. Esaera topikoa, tipikoa, mitikoa bilakatu da. Egiari zor, neronek ez dut behin ere garbi izan Nafarroak euskaldunok liluratu ala harritu ote gaituen. Biak batera, naski.     

Nolanahi den ere, aspaldian ez nuen sentitu horrenbeste pena/larritasuna eta asebetetzea aldi berean liburu bat irakurtzean. Ez dakit inoiz bi sentimendu kontrajarri horiek horren bateratuak hauteman ote ditudan!

Beharbada, liburuko gertakari historikoak horren krudelak –horren urrunak eta hurbilak aldi berean– eta iraganeko errepikapenak direlako, oraindik ere geure errealitatea onartzeko “irents” ezinak izatea. El corralito foral liburuak errealitate hori ontzeko balio digu. Edo antza ematen laguntzeko bederen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude