Abuztuko zitak Easo Hirukotearekin

  • Musika klasikoa

    Easo Hirukotea
    Musika Hamabostaldian

    Noiz: Abuztuak 8, 12 eta 17an.
    Non: Araian, Mutrikun eta Amurrion.

Mila aukera interesgarri aurki ditzakegu uda honetan musika klasikoaz disfrutatzeko, baina guztien artean Easo Hirukoteak eskainiko duen kontzertua, Musika Hamabostaldiko “Hamabostaldi Ibiltaria” izeneko zikloan, ez nuke galduko. Arrazoi askorengatik. Hasteko, talde honetako kideen kalitate musikala frogatuta dago. Miren Urbieta sopranoa, Arkaitz Mendoza piano eta organo jolea eta Erlantz Fernandez tronpetista musikari gazteak izan arren, badute karrera arrakastatsua atzetik. Bestalde, egitarau zinez erakargarri eta dotorea eskaintzen dute, barroko garaian kokatua. Aria zoragarriak entzun ahal izango ditugu Miren Urbietaren ahotik, besteak beste, When I am laid in earth Henry Purcell-en Dido eta Aeneas operakoa, Destero dall’empia dite, Haendel-en Amadigi di Gaula obrarena, edo Let the bright Seraphim, konpositore berberaren Samson operatik ateratakoa; organoan, Arkaitz Mendozak Bach-en Preludio eta Fuga BWV 857 joko digu, edo Scarlatti-ren Sonata pare bat, hain freskoak izaten direnak. Tronpetak ere bere banakako tartea izango du, Scarlatti-ren hiru aria joaz.

Baina arrazoi musikaletatik aparte, badago beste arrazoi bat emango dituzten hiru kontzertuen gutxienez bat aukeratzeko. Araia, Mutriku edo Amurrio bisitatzeko parada izango dugu, eta hori beste eragingarri bat da. Gogoratu ezazue, abuztuaren 8an Araian, 12an Mutrikun eta 17an Amurrion, musika ona entzuteko aukera paregabea izango dugula.


ASTEKARIA
2015eko abuztuaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude