Nork ez dio begirunea euskarari?

Ezkerretik eskuinera, Iñaki Martinez de Luna, EGOD egitasmoaren zuzendaria, Patxi Baztarrika HPSko sailburuordea eta Xabier Erize EGODeko lantaldeko kidea.
Ezkerretik eskuinera, Iñaki Martinez de Luna, EGOD egitasmoaren zuzendaria, Patxi Baztarrika HPSko sailburuordea eta Xabier Erize EGODeko lantaldeko kidea.Argazki Press

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat, %97ak dio euskara begirunez tratatu behar dela. %14ari berriz, mesfidantza sortzen dio euskarak. Bestelako ondorioak ere atera dira EGODek egindako inkestan: EAEko biztanleen %85ak uste du euskarak balio pragmatikoa duela; %81ak sustatu egin behar dela; eta %61ak aldarrikatu egin behar dela.

Inkesta, asmo zabalagoko egitasmoaren atal bat baino ez da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EGOD egitasmoa du abian. Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa egitasmoa da. Hizkuntzaren gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jarri nahi ditu HPSk. Horretarako, modu bat baino gehiago erabili dute: inkestak, eztabaida taldeak, adituen foroa eta azterketa bibliografikoa, besteak beste. Bost multzoren gainean egin dute lan: errespetua, balio pragmatikoa, sustapena, aldarrikapena eta mesfidantza.

EGODen lanketan babes handiena jaso duten ardatz estrategikoak ondokoak dira:

-     Elkarkidetzan oinarritutako diskurtso euskaltzalea sendotu behar da.
-     “Euskara beharrezkoa dela” pentsaeratik, “hizkuntzak beharrezkoak dira” pentsamoldera aldatu.
-     Hizkuntza-politika eztabaida ideologikotik, ika-mika zein interes alderdikoietatik ateratzea.
-     Ikuspegi identitarioa ikusmolde berrietara zabaldu eta osatu.
-     Berezko esanahi komunitarioa, atxiki ohi zaion eremuarena baino askoz zabalagoa da: abertzaletasunaren ikurra izatetik, herritar guztien ikurra izatera jauzi eginez.
-     Euskara balio positiboekin eta bizipen gustagarri pertsonalekin lotu.
-     Euskararen hautemate eta irudia hobetu, arreta batez ere gazte jendearengan jarriz. 
-     Hiper-zuzentasuna atzean utzi.
-     Gizartean nagusi den euskararen gaineko bortizkeria sinbolikoa gainditzeko estrategia osatu eta abian jarri, horrela hizkuntza menperatua izatearen konplexua astintzeko eta hizkuntza horretan duintasunez bizi ahal izateko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude