Gasteiz eta udal hauteskundeak: irabazi galtzeko

Aurreko artikulu batean gai honen inguruan idatzi nuen. Pitonisonarena egiten ere saiatu nintzen eta zeharka baldin bada asmatu nuen. Onartu behar dut, ez nuen pentsatzen PPk Gasteizen egindako hautuak hainbeste boto emango zionik. Dena den, azkenean estrategia hori bere kontra azaldu da. Lehen PPk alkatetza zuen eta hurrengo lau urteetan oposizioan emango du.

Gasteizen azken hilabete hauetan gertatutakoak irakaspen asko utzi dizkigu, batzuk oso baliagarriak etorkizunari begira. Lehenik eta behin, hori bagenekien aurretik Ikuspegi-Euskal Immigrazio Behatokiak egindako ikerketen bidez: Euskal Autonomia Erkidegoan badago jende kopuru garrantzitsu bat PPk bultzatutako ikuspegiarekin bat egin dezakeena. Beste era batera esanda, mota horretako diskurtsoetarako badago gizarte eta hauteskunde eremua. Bigarrenik, eta aurrekoari lotuta, azken hilabeteotako gertaerek argi utzi dute politikariek duten eragina eta indarra. Gizartearen zati batean errotuta egon daitezkeen ideiek agenda publiko eta politikorako igaroaldian politikariek izugarrizko ardura eta boterea izan dezakete, hauteskunde emaitzetan oso era nabarian ageri zaigu hori. Baina sua pizteko duten ahalmena, su hori bertan behera uzteko modukoa dela ere nabaria da. Zentzu horretan aipagarria izan da PPk ez bezala, gainontzeko alderdiek izan duten jarrera, bai hauteskundeak baino lehen, baita ostean egindako kudeaketan ere.

Azken ondorioa, azpimarragarriena, hauxe da: gehiengoa diren gainontzeko alderdiak adostasunera ailegatu dira eta elkarbizitza arriskuan jartzen zuen diskurtsoaren aurrean batu dira, tartean egon zitezkeen zailtasun guztiak alde batera utziz. Nire aldetik eskerrak eta zorionak alderdi guzti horiei, egin dutenagatik eta erakutsi duten ausardia eta eskuzabaltasunagatik.

Baina, orain zer? Gasteizen, hautsitako edo gutxienez ahuldutako zubi guztiak eraiki beharko dira, bai alderdien artean –guztiak–, bai gizartearen baitan. Gai hauetan dihardugunontzat uste dut Gasteiz aferaren kudeaketa politikoak eredu izan beharko duela etorkizunean, landu eta aztertu beharrekoa. Alderdi politiko edo etorkinen inguruko leloak erabili nahi dituztenentzat ere argia da mezua. Diskurtso horrekin botoak lortu daitezke, baina honek ez du gobernatzeko aukerarik emango. Bi aldiz pentsatu beharko dute, emaitza are paradoxikoagoa ezin baita izan: irabazi galtzeko. Badalonan ere antzekoa gertatu da.

Benetan denok irabazle atera garela uste dut, Gasteiztarrak nabarmenki baina baita gizarte osoa ere. Eta segur aski denborak arrazoia emango dit.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude