"Gasa orain atera ez arren frackingaren tentazioa hor egongo da"

  • Mikel Otero Fracking Ez plataformako kidearen esanetan, mugimenduari bere burua birdefinitzea egokituko zaio udazkenean.


2015eko uztailaren 26an
"Ez dugu borroka amaitutzat eman nahi, beste aldean lobby boteretsua dago eta", dio Oterok.Unai Brea

EAEn frackinga eragozten duen legea onartzeak eragin desmobilizatzailea izango ote zen beldur izan zineten?

Galdera behin eta berriz entzuten ari da Frackanpadan. Kanpotik etorri diren taldeek diote Euskal Herrian indartsu ibili garela diote, askorentzat eredugarriak izan garela. Orain legea lortu dugu, eta zer gertatuko da? Hausnarketa sakona egin behar dugu, badakigulako beste leku batzuetan legea etorri denean jende askok pentsatu duela: “Dagoeneko lasaitu gaitezke”. Guk ez dugu borroka amaitutzat eman nahi, ez dugu ahaztu behar beste aldean lobby boteretsu bat dagoela, orain atzerapauso bat eman badu ere berriz etorriko dena.

Nor da lobby hori?

Kontuan hartu behar da, azken batean, frackinga beste urrats bat dela erregai fosiletan oinarritutako ereduaren barruan. Gero eta garbiago ikusiko da hori, konbentzionalak agortzen hasi diren honetan. Frackingaren aukera beti egongo da hor, gasa orain atera ez arren tentazio hori behin eta berriro bueltatuko da. Horri buelta ematen ez badiogu hor edukiko dugun Pandoraren kutxa bat izango da.

EAE legea positiboki baloratu duzue.  EAJk, aldiz, esan du babesa handiagoa izango zela eurek proposatutako bost urteko moratoria gehitu balitzaio onartutakoari.

Guk beti esan dugu herritarren ahotsa eraman nahi genuela Legebiltzarrera eta teknikoki ez geundela bereziki trebatuta. Hala ere kontsultak egin ditugu aditu batzuekin, eta esan digutena da kontrakoa dela: moratoriak segurtasun eza ematen diola legeari, arau orokorra izango litzatekeelako eta hain zuzen orokortasun horretan oinarrituta etorri direlako Madrilgo Gobernuaren helegiteak eta Konstituzio Auzitegiak beste lege batzuk bertan behera utzi izanak.

Onartu dena ontzat ematen dugu, baina onena da, gure ustez, legearen prozesuak, sinadura bilketak, e.a.,  balio izan duela frackingaren aurkako mugimendua indartzeko. Jende asko saretu gaitu, eta herritarren babes izugarri horrek balio izan du alderdi politikoek atzera egiteko; gaur egun ez dago frackingaren alde azaltzen den alderdirik.

Nafarroak eman zuen lege debekatzailea, estatuak  bertan behera utzi duena. EAEren bidea ispilu izan daiteke Nafarroan?

Frogatzen bada EAEko legeak benetan frackinga gelditzen duela, iruditzen zait eredugarria izan daitekeela Nafarroan berdin egiteko. Ahal dela, herri mugimenduak sustatutako behetik gorako prozesu baten bidez. Alderdikeriek kutsatuko ez duten prozesu bat, alegia. 

Argia ere Frackanpadan izan da

Subilla Gasteizen, Euskal Herriko lehen putzuak zulatzekoak ziren inguruan egin da frackingaren aurkako eta bestelako energi eredu baten aldeko  nazioarteko kanpaldia. 200-300 lagun izan dira bertan etengabe, egun eta gau, eta gehiago joan-etorrian. Balorazio sakonagoa egiteke, antolatzaileak pozik agertu ziren ekimenaren azken egunean. Esan zutenez, Frackandaparen arrakastak erakusten du EAEn haustura hidraulikoa eragozten duen legea onartzeak ez dituela lokarrarazi teknika horren aurkariak. 

Argiak ere ipini du aletxoa kanpaldian. Besteak beste, Gerorik ez da animaziozko dokumentalaren euskarazko bertsioa eman genuen lehen aldiz, eta hari buruzko eztabaida gidatu genuen ondoren. Halaber, Jakoba Errekondok Bizi baratzea liburuaz jardun zuen Frackanpadaren azken egunean. 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude