Irabazleak

Bankuak eta hauen inguruko araugintza eta kontrol urria egungo krisiaren erantzule nagusiak dira. Europako zein Amerikako Estatu Batuen esperientziek argi erakusten dute bankuen erantzukizuna, herritarrek uste hori berretsi egiten dute. Espainiako Estatuan eta Hego Euskal Herrian banka sistemari egiten zaizkion kritikak Europako batez bestekoaren gainetik daude.

Nolanahi den ere, paradoxikoa da krisian zerikusi garrantzitsua izandako beste eragile batzuek –hala nola alderdi tradizionalak edota korporazio mediatikoak– narriadura izugarria pairatu dutenean banku handiek beren posizioa indartu egin izana. Esaterako, inkesta gehienetan errepikatzen da Espainiako Estatuko bipartidismoak boto asmoaren arabera 25 puntu inguruko galera izan duela eta egunkari handiek beren irakurleen %40 galdu dituztela. Estatuko banku nagusien merkatu kuota, aldiz, bere gailur historikoan dago: krisiaren aurretik banketxeek ez zuten jasotzen herritarren gordailuen %50 ere, kutxek hartzen baitzuten gehiengoa, baina gaur egun gordailuen %90 bankuen esku dago. Jakina denez, kutxen desagertzeak sektoreko berregituraketa eragin du eta herritarren kutxetako gordailuen gehiengoa banketxeetara bideratu da.

Bestalde, Estatuko banketxeek hamarkadaren hasieran izandako galeren gehiengoa Europako Batzordeak estimatutako 90.000 milioi euroko laguntza publikoa jasota kitatua izan da. Gobernuak horren herena baino gehiago galdutzat eman du dagoeneko, baina etorkizunean kopuru hori are gehiago handituko dela ikusiko dugu. Horrregatik guztiagatik, errentagarritasun mailarik gorena berreskuratu dute Espainiako Estatuko finantza erakundeek. Alta, 2014 urtea aspaldiko onena izan da banketxeentzat –Espainiako Bankuko datuen arabera– mozkin garbiak %36 igo baitira aurreko urteko mozkinen aldean. 2015 urterako aurreikuspen batzuek mozkinen igoera handiagoa iragartzen dute. Europako Banku Zentralek irekitako aparteko finantzazio lerroak eta ogasunetik jasotako trataera onuragarriak zerikusi estua izan dute errentagarritasunaren hazkundearekin. Izan ere, emaitzen hobekuntza hau gertatu da bankaren negozio bolumena jaisten ari den unean, kreditu bolumenaren azkenaldiko jaitsiera da horren erakusle nagusia. Azkenik, banka negozioaren biziberritzearen arrazoi gehigarria sektorean egon den lanpostuen galera izugarria da –2008 urtean baino 60.000 lanpostu gutxiago dago orain eta bulego sarea ere %30 murriztu da–.

Alabaina, krisiaren aurreko errentagarritasun maila apaldu izana Estatuko finantza boterearen kezka bihurtu da, batik bat interes tasek izan dituzten jaitsierek eraginda. Horren aurrean bankuen bategiteak eta irensteak bultzatu nahi dituzte, gehienbat Kutxabank bezalako tamaina txikia duten finantza erakundeen artean. Ohi legez, finantza eliteak botere oligopolikoaren egarri dira eta finantza eredua jendearen oinarrizko beharretatik areago urruntzeko arriskua bistakoa da.

Haatik, finantzetako bestelako eredu baterako lehen zantzuak agertzen ari dira han-hemenka, lankidetza eta elkartasun baloreak atxikita eraikitzen eta hedatzen ari diren Fiare, Coop57, Triodos… gisako finantza entitateen esperientzien eskutik. Erantzun politikoaren esku ez ezik finantza kontsumitzaileon esku ere badago irtenbideak bilatzea arlo garrantzitsu honetan ere. Etorkizuneko finantza eredu solidarioa eta konpromisodunaren haziak zabaltzeko erantzukizuna dugu, irabazleak guztiok izan gaitezen. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude