argia.eus
INPRIMATU
Igitaia, sega eta... generoa
0000ko ren 00a

Sega emakumeen baztertzaile? Britainia Handian bederen hala gertatu zela dio Simon Fairliek “Notes on the History of the Scythe and its Manufacture” artikuluan. XVIII. mendea arte gari, garagar eta bestelako laboreak igitaiz ebakitzen ziren: esku batez eutsi, bestearekin ebaki, biekin sortatxoa osatu eta aurrera. Igitaiez gizonekin buruz buru lehiatzen omen zuten emakumeek. Alegia, gizonak bezain gai zirela lurjabeen soroetan jornala irabazteko. Sega sartu zutenean, guk ezagutzen dugunaren bi halako pisua duen dailu ingeles zamatsua gainera, gizonak geratu ziren segalari emakumeak paga merkeagoko gradura jaitsiz, bilketa lanetarako. Muturreko bat gehiago emazteen autonomiari. Perfekturik ez dago ezer, ezta sega ere.