Herri botoak eta gero hau!

Sanferminetako bezperaren bezperan nago, desberdinak izanen direlakoan aurtengoak. Aspaldiko ene ohituran jarraituko dut halere: Iruñetik kanpo bizi izanen ditut, nahiz eta ohiko arrazoiengatik ez izan. Opor egun lasaiagoak pasatzera ihes egin ohi diet sanferminei aspalditik, lan beharrak behartuko nau aurten Iruñetik aldentzera. 

Baina sanferminak beraiek desberdin hastear daude, zorionez. Guztiz desberdin ez, alta. Ez behintzat nik neuk nahi bezain desberdin. Alkatearen agerpen instituzionala prozesioan, adibidez. Zezenketetan, udal lehendakaritza, adibidez. Desilusionatu agertu zitzaidan atzo ene betiko lagun bat prozesioaren kontuan. Zezenketei buruz hitzik ez egin arren, seguru nago gai horren inguru ere berdin uste duela. Erakundeetatik egin beharreko lan pedagogikoa aipatu zidan. Aldakuntzak, bai, sakon eta sendo izan behar duela, eta horretarako urrats neurtuetan ibili behar, baina populismo mota batzuei, klerikalismoari adibidez, men egin gabe, teorian behintzat konstituzional den laikotasunaren (erlijio eta estatu arteko bereizketaren) joko-zelaian arituz. Ados ni, pedagogia lanbide izan dudanaren aldetik, ene lagunak oraindik ere duen bezala, baina baliabide eta agertoki desberdinetan ibiliak biok: ertaineko irakaskuntza publikoan ni, adin eta mota guztietako irakurleei begira argitaratze lanean dabil laguna. 

Zaila bada pedagogia kontua eskolan, are zailagoa kalea, hiria bera denean eskola, adin eta tradizio eta formakuntza eta aurreiritzi eta mito eta gustu eta interes guztietakoek osaturiko gizarte oso bati begira jarduteko orduan. Ikasgelan, ezin irakatsi nahi genituzkeen ikasgai guztiak lehen egunean. Pedagogia prozesu bat da, luzea, neurtua, lehentasunak eta urrats bakoitza nola edo hala planteatu beharrekoa. Eskolan. Are gehiago kalean, hain zuzen ere umeak ez direlako herritarrak. 

Aspaldi ezagutzen dut gure alkate berria, hainbat jardunetan kide izan gara, elkarrekiko estimukoak. Ez nion botoa eman, baina pozak bete ninduen Joseba Asiron zerrendaburu agertzen ikustean, agertze horrek berak ene ildoko ez ziren hautagaitzetan ere zerbait aldatzen ari zela adierazten zuelako. Eta poztu nau, ene kutuneko hautagaia haren atzetik gelditu denez, Asiron alkate ikusteak. Ene konfiantza osokoa dut, II. Errepublikatik hona Iruñeko alkaterik onena izanen delakoan. Prozesio eta zezenketa kontuen despit (oi Hemingwayk egin ziguna!). Pedagogia sendoak urrats txikiak eskatu. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude