Errenta-aitorpena

Antton Olariaga

Ikasturteko ez ezik etorkizun hurbileko azken Zirta dudan honetan atzera begira jarri naiz: zer idatzi ote dudan irailean ekin nionetik hona. Artikulu guztiak gorde ditudan karpeta zabaldu eta egiaztatu dut batik bat literaturaren eta sormenaren bueltan ibili naizela, batzuetan gai nagusi, beste batzuetan zehar-lerro eta beste hainbatetan makulu. Izen propioak aipatzean adibideak franko baliatu ditut hemendik kanpokoak, baina beren-beregi horretara jarri ez naizen arren, igarri dut, era berean, izan dudala kezka bat buruan euskal literaturarekiko. Ez hainbeste testuekiko, balizko aniztasun edo salmenta eskasarekiko, euskara batu ez nahi bezain koloretsuarekiko. Norberaren betaurrekoak zer diren, komunitatean nola bizi garen izan dut ardura-iturri, komunitatera heldu berritan nola kokatu daitekeen bat, nahiko tupustean izen propio bihurtu denean. 

Ikasturte honetan lagunekiko solasaldietan erdiguneko gai izan dut, ezagun eta ezagutu berri askok esan didaten moduan “azkenaldian toki guztietan ikusten zaitut” edo “a zer arrakasta, maja” prozesu batek zeharkatu nauelako estreina idatzitako eleberriarekin. Egozentrikoegia iritzita luzaroan baztertu dudan arren gaia, zintzoa izan nahi dut eta elkarrizketetan inertziaz baina egiati esaten diren “oso pozik nago”ez aparte, buruko minak edo ondorioak ere nahi nituzke hizpide hartu. 

Gurearen gisako testuinguru batean arrakastaren aparrak txikiak dira, noski, nola diren txikiak ahalegin berezirik egin gabe egunean hiru jatordu ahoratzen ditugunon tragediak etxepeko Kutxabank-bulegoan lo egiten duenaren problemekin alderatuta. Ez gara, ordea, absolutuetan bizi, ezpada erlatiboetan, eta bere buruhausteek bizi dute pertsona. Beraz, gailurrera bidali ninduten, nire sakonegi hausnartu gabeko oniritziarekin, nahiko aise eta (egindako lana gutxiesteko asmorik gabe) liburu bat baizik ez argitaratuta. Gailur zenbaitek geure buruaren neurria ematen digute beren handitasunean: zinez, ez gara ezer, geure haragi honetatik eta egin ditugunetatik landa. Beste batzuek, baina, begirada lausotu dezakete, eta sinetsarazi nahiko duin gauzatutako lan bat horixe bera baino askoz gehiago dela. Izan ere, lan horrek mila leiho zabaltzen dizkizu, mila kolaborazio, eta ahatz dezakezu zure aurretik eta zure aldi berean beste hamaika direla zu bezalako, igo zaituzten bezala jaitsaraziko zaituztela efimero, zu ez zarela soilik besteek zugan fresko edo interesgarri uste dutena. 

Ahantz dezakezu zuri idaztea gustatzen zitzaizula eta ez Danele Sarriugarte izatea. 

Akaso ez zaie denei gertatu baina niri bai behintzat: ardatza erabat galdu ez arren, deserosotasun bat pertsonaia publikoaren eraikuntzarekiko, jendaurrekoa ere baden jardun bat jorratzeari uko egin nahi izan gabe, bere alde onak eskertzeari utzi gabe. Gure mikroklima honek apropos betetzen ditu aparraldi apur bat buiatuegi bat sortzeko baldintzak, eta hori kudeatzen ez zidan inork erakutsi. Edonola ere, zerbait egin dut ondo, eta hori ez da izan, hainbeste, egoerak zorrotz analizatzeko kapaz izatea edo esaldi luzeak ondo jostea, ezpada inguruan hartzea botaka egiten dudanetan lepatzea umeltzeko gertu daudenak. Nire telefono-agendako bost zenbaki izarrei esker ez naiz zeharo lurrundu.

Jakin banekien, baina ikasi dut txistuak bezain arriskutsu suerta daitezkeela txaloak ere, behar den moduan digeritu ezean. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude