Fronte zabalaz eta herri fronteaz

Euskal Herrian maiz entzuten ari gara “fronte zabala” terminoa. Katalunian “herri fronteaz” mintzo dira bestelako formulazio batekin: herri hautagaitza zerrenda. Lehenengoa koalizio batek dituen gogo eta helburu politikoen harira agertu da; bigarrena aldiz, herrialde baten askapen prozesuaren eztabaida erdian dago.

EH Bilduk fronte zabala terminoa erabiltzen du erreferente bezala, Uruguaiko kasuak duen prentsa onarengatik eta alderdi aurrerakoi desberdinen arteko aliantza sendoa delako. Zenbait herrialdeetan horrelako esperimentuek arrakasta lortu dute, sozialdemokraziaren ezkerrera dauden indar politikoak gobernuetan jartzeko. Hori EAEko errealitatera ekarriko bagenu, EH Bildu Eusko Jaurlaritzara ailegatzea esan nahiko luke. Kataluniako kasua ordea, bestelakoa da. Hauteskunde plebiszitarioak egin nahi dituzte eta horrelako kasu historikoetan, plebiszitu izaera berresteko eta gehiengo luzez irabazteko, herri fronte hautagaitzak osatu izan dira. 

Bi kasuetan gehiengo argiak lortu nahi dira hautestontzietan, baina hau ez da beti posible indar metaketen bitartez. Katalunian horretaz jabetu dira, izan ere, logika horrek funtzionatzeko probabilitate handia du, baldin eta borroka politikoa ardatz bakarrean antolatzen bada eta gehiengo osoko edo proportzionaltasun gutxiko hauteskunde sisteman lehiatzen bada. Uruguain munduko hauteskunde sistema konplexuenetako bat dute, horri esker parlamenturako hauteskundeetan boto emaileak fronte zabalari eta hau osatzen duten beste edozein alderdiri (komunistak, sozialistak…) botoa eman diezaioke aldi berean. Bestalde, hauteskunde presidentzialetan legez derrigortuta daude primaria irekiak egitera. Zaila egiten zaigu EH Bildu bezalako koalizio bat primariak antolatzen imajinatzea, baina, dudarik gabe, ezinezkoa dena da koalizioari botoa ematea eta aldi berean hau osatzen duten alderdiei azpi-botoa ematea. Horrez gain, Euskak Herrian ez dugu Eskoziako egoera bera: ezker-eskuin eta zentro-periferia ardatzak ia era perfektuan teilakatzen dira, hau da, gero eta ezkertiarragoa izan, orduan eta eskoziar soberania are zaleagoa. Gurean badugu horrelako zerbait baina teilakatze perfektutik urrun gaude, hizkuntzek eta urrun dauden nortasun nazionalek zatitzen gaituzte. Ondorioz, sentsibilitate politikoak gehiago dira eta horien arteko metaketa burutzea zailagoa da: ardatz batean adostasuna dena bestean desadostasuna da. 

Katalunian herri frontearen posibilitatearekin antzeko zeozer gertatzen da. Baltikoko herrialdeetan gehiengo edo proportzionaltasun gutxiko hauteskunde sistemak erabili zituzten beraien hauteskunde plebiszitarioetan. Ez da hori ezberdintasun bakarra, Katalunian bi borroka ardatz daude. Independentziaren aldeko babes guztia jasotzeko herri frontea badago eta badaude honen aurkako lehian aukera politiko desberdinak. Independentziaren aldeko batek ezker-eskuin ardatza lehenesten badu, nekez bozkatuko luke herri frontearen alde. Errealitate horri aurre egiteko, Kataluniako independentistek garbi dute sistema proportzionalean hobe dela gutxienez ezker-eskuin ardatzean bi edo hiru sentsibilitate independentista egotea, hautesleen ikuskera desberdinetara hobeto egokitzeko. Era berean, EAEn fronte zabala baino, sozialdemokraziatik ezkerrerago dagoen gobernua osatzeko erabilgarriagoa izan daiteke sentsibilitate ideologiko desberdinak ordezkatzen dituen hauteskundeen ostean eratutako gobernu koalizioa, hain zuzen ere Nafarroan gertatuko den bezala. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude