Porrotaren alde

Psikologo eta pedagogo guztiak bat datoz: porrota bizitza honetan gauza segurua denez, galtzen ikastea ahalik eta azkarren gainditu beharreko irakasgaia da. Galtzen ikasi, hortik etekinik ere atera dezakegula ahantzi gabe, porrotaren alde onari erreparatuz. Izan ere, gauza jakina da porrota ikasbide paregabea izan daitekeela, oso lagungarria etorkizunerako. Bizitzaren ibilbidean bosturteko batzuk eginak dituen edonork badaki, ongi jakin ere, porrotei zor dizkiegula ikasi ditugun lezio hoberenak. Eta horren alde onez hausnarketa egiten hasiz gero, ezin aipatu gabe utzi galtzailearen erakargarritasuna, bereziki zineman edo literaturan. Bitxia da: horretan, galtzaile irabazle.

Barcinak-eta, beraz, bazuten kontsolamendurik. Horri muzin eginez, ordea, galtzen ez dakien haur ergelaren papera jokatu nahiago izan dute: gola sartzen badidate, baloia hartu eta espantuka hasiko naiz, aurkaria ahalik eta gehien kakazten dudan bitartean. Porrotak eskatzen duen autokritikatik, noski, arrastorik ez.

Kontua da protagonistak adinez nagusi izateaz gain, gutxieneko erantzukizun politikoa erakutsi behar lukeela. Ez da, beraz, batere eredugarria amorrazioari ezin eutsiz Madrila joan (Madrila, beti Madrila!) eta han Nafarroa Alemania naziarekin parekatzea. Beste guztiak baino askoz nafarrrrrzale omen zen hautagaiak ere hobe apokalipsi ekonomikorik iragarriko ez balu, helburua ez bada Nafarroa bera ahalik eta gehien kaltetzea.

UPNk deabrutzat duen EH Bilduren erreakzioa eredu har zezakeen, askoz txukunagoa izan baita. “Herritarrengandik urrundu gara. Umiltasun handiagoa behar dugu”. Horixe esan zuen Hasier Arraizek Gipuzkoako emaitzak ezagututa. Esaldia azpimarratu beharrekoa iruditzen zait, irabazlearen bekatu nagusiak ederki laburbiltzen dituelako: herritarrengandik urruntzea eta harrokeriaz jokatzea.

Galtzen hain esperientzia luzea duten nafar agintari berriek erronka asko dituzte. Aurrekoen jokamoldea ez da eredu txarra, kontrakoan tematzeko: lubaki gutxiago eta zubi gehiago; botoa eman ez dietenak ere kontuan hartu; diru publikoa gardenago eta eraginkorrago kudeatu...  

Eta, faborez, apal joka dezatela. Izan ere, politikaren ofizio korapilatsuan espanturik gabe galtzen eta irabazten dakien jende apala behar dugu. Aldatu beharrekoen zerrenda luzean, hori ere ez ahantzi!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude