Datozen lau urteetako garai berria: bai ala bai

Enegarren aldia da “garai berriaz” mintzatzen naizela eta enegarren aldiz horretaz sinetsita nago. Askotan berritasunak gertatzen dira, eta bestetan, benetako iraulketak. Oraingo honetan aldaketa sakonaren aurrean gaude, edo behintzat, horretarako aukeraren aurrean.

Nire aurreko kolaborazioan, M24ko hauteskundeen emaitzak jakin bezain pronto, nire zalantzak azaldu nituen, batez ere lortuko ziren itunekiko eta batik bat, indar batzuen jarrerekiko. Nire kezkak ez dira erabat ezabatu, baina ez dira erabat gauzatu ere.

 PSEren eta PSNren erabakiak orain arte nahiko aurreikusgarriak izan dira: beraiek jarritako “marra gorria” ez dute gainditu. Horrela, ez dute behintzat EH Bildurekin batera egin –udal handienetan,Iruñea edo Gasteiz, alegia–. Gainera, EAJri esker, oso etekin onak aterako dizkiete izandako emaitza kaskarrei.

Podemos eta beren marka desberdinak aldiz –ezin denak aipatu hemen–, ez dute marra gorririk ipini eta askatasunez aritu dira, bai Nafarroan, baita EAEn ere. Garbiena, Iruñeko bozketa izan da. Bertan Joseba Asironek EH Bildu taldearen botoak, Geroa Bai, Aranzadi (Podemos) eta Izquierda-Ezkerrarenak jaso ditu alkatetza lortzeko. Oso kontuan edukiko zuten Aranzadikoek zer-nolako ondorioak ekarri zitzakeen beren erabakiak, batez ere Estatuan, baina, halere, aldaketaren alde egin dute inolako konplexurik gabe.  

Dena den, bi esparru desberdin sortzen ari direla esango nuke –garai batean zirkuetan pista bat baino gehiago zegoen modura–: alde batetik, esparru berria, non eragile, alderdi eta itun berriak dauden, aldaketa berri baterako, eta bestetik, esparru ezaguna, non “betiko aldaketa” proposatzen zaigun. Lehen espazio horretan hainbat indar eta estilo elkartzen ari dira, iraulketa aurrera ateratzeko, batez ere gobernatzeko era zaharkitua alboratzeko. Bigarren espazioan betiko bi indar nagusitzen ari dira –EAJ eta PSE–, aspaldiko ituna zaharberrituz.

Lehen espazioa ez da orain EAEn zabalduko, ez orokorrean, noski. Hori da EAJren eta PSEren arteko itunaren arrazoia, hau da, euren nagusitasuna bermatzea eta aldaketa garai honetan akordioa kokatzea, datozen 2016ko hauteskunde autonomikoei begira. Baina esparru horretan ez da aldaketarik ikusten, ez aldaketa sakonik behintzat. EAEn bi alderdi horiek izan dira nagusi betidanik –nahiz eta batzuetan koalizioan gobernatu duten beste batzuekin–. Beste erakundeetan ere, azken lau urte hauetan izan ezik, nagusi izan dira. EAJ batez ere. Beraz, aldaketa, zerekiko?

Bigarren espazioak dauka benetako erronka. Orain lau urte EH Bilduri aukera iritsi zitzaion, baina herritarrek egin duten hautaketa ikusita, ez du ondo garatu eta aprobetxatu nonbait; Gipuzkoan batez ere. Esperientzia ezin hobea izan da hausnarketa sakona egiteko “gobernanza” estiloari buruz, eta praktikotasun handikoa datozen lau urte hauetarako, Nafarroan batez ere. Hor bai aldaketa: indar berriak –batzuk benetan berriak, orain sortutakoak– hainbat udaletan, eta seguruenik, Foru Erkidegoaren Gobernuan; betidanik boterea kudeatu –eta gaizki erabili– izan duten alderdiak baztertuta –PSE barne?–; azkenik, ezberdinen arteko itun berriak lortuz. Aukera paregabea da kultura politikoa aldatzeko, hau da,  indar politikoen eta herritarren artean estiloa, ardura eta erabakiak partekatzeko moduak.

Ea garai honek, denon mesederako, luze irauten duen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude