Porrua landatzeko garaia da. Ekainean eta uztailean jartzen dira negu osorako izango diren porruak. Landarea zientoka saltzen da, eta mardul askoak azaltzen hasi dira azoketan. Landatuko dugun porru horien arerio latzena harra da. Tximeleta batek jartzen dion arrautzatik sortuko den harra. Hari aurre egiteko, landarea etxera ekartzen dugunean, utzi lehortzen egun pare batez landatu aurretik. Pixka bat sufrituko du, baina arrautza edo hartxoa badakar, hil egingo da. Landatutakoan hosto muturrek lurra ukituko badute, moztu. Indar handiagoz itsatsi eta etortzen direla esanez, bada sustraiak ere mozten dizkionik.