Boto mugikorra


2015eko ekainaren 14an

Aspalditxotik nabil aldarrikatzen boto mugikorra. Alegia, oso sanoa dela botoa alderdiz aldatzea, aldiro sarituz edo zigortuz haien jarduna. Sinetsita nago zenbat eta siglen morrontzatik askeago izan hautesleak, orduan dela gizartea bere etorkizunaren jabeago.

Eta azken hauteskundeotan botoa dezente mugitu da. Nafarroan lehen aldiz posible da orain arte gobernatu duten alderdi guztiak oposiziora bidaltzea. Nik iraulketa horretan ikusten dut gizarte batek egin lezakeen soberania ariketarik gorenena. Gipuzkoan lehengora itzuli dira urak, neurri batean. EH Bilduk uste izan zuen 2011ko garaipenak ez zuela atzera bueltarik, baina gipuzkoar gizarteak erakutsi du ez duela txeke zuririk sinatzen, aldiro irabazi behar dela bere borondatea. 

Araban mugimendu interesgarriak gertatu dira: Marotori lepenismoak aldeko boto batzuk eman dizkio, baina aurkakotasuna izugarri areagotzearen truke; aldi berean, Podemosek unionismo tradizionala higatu du eta abertzaleek ondo eutsi diote. Euskal nazioaren ikuspegitik, Araba ez da dagoeneko “zazpigarren alaba”. Azkenik, Bizkaia da botoa gutxien mugitzen den herrialdea. Egia da ezkerraldea jeltzaletu egin dela urteen poderioz, han ere amore eman balute bezala alderdi nagusiaren aurrean. Baina nagusitasun hori berretsi egiten da, urteak joan, urteak etorri.

Hala ere, nahiz EAJren indar posizioa hedatu den lau herrialdeetara, nago Bizkaitik kanpo molde berrietan jardun beharko duela aurrerantzean. Izan ere, betiko alderdi unionisten botoak beherantz egin du nabarmen, eta jeltzaleek hor aurkitu dituzten ohiko aliatuak gero eta ahulagoak dira. EAEn sozialistekin egingo dute itun nagusia, itxura guztien arabera; baina ez zaie beti aski izango eta, botoen mugikortasunari erreparatuz, ez dirudi etorkizun luzeko formula denik.

Nafarroan daude niretzat gako guztiak: jarraitu behar da aldaketaren oinarri soziala handitzen; nafarren erabakitzeko eskubidea tresna indartsua izango da borondateak batzeko; gobernu mota ezberdinak dira posible aldaketaren baitan; adosten diren edukiak interesgarriak izango dira EAErako ere... Esango nuke Nafarroan egos daitekeela euskal hiritartasun berri bat, irekia, partekatua, euskaltzale eta solidarioa... Eta bistan da mugitu diren botoek ekarri dutela aukera hori. 

Ergo... boto mugikorra ugalduz erdietsiko ditugu hain beharrezko zaizkigun gizartearen emantzipazioa eta alderdiekiko oreka berria. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude