Ama izateko lekurik onenak

  • Save the children GKEaren arabera, 2015ean Norvegia da munduko herrialderik onena ama izateko. Hona hemen estatu onenen eta txarrenen zerrenda:

     

Estatu onenak:

    1)    Norvegia
    2)    Finlandia
    3)    Islandia
    4)    Danimarka
    5)    Suedia
    6)    Herbehereak
    7)    Espainia
    8)    Alemania
    9)    Australia  
   10)   Belgika

Estatu txarrenak:

    169)    Haiti, Sierra Leona
    171)    Ginea Bissau
    172)    Txad
    173)    Boli Kosta
    174)    Gambia
    175)    Niger
    176)    Mali
    177)    Afrika Erdiko Errepublika
    178)    Kongoko Errepublika Demokratikoa
    179)    Somalia

Zerrenda hau osatzeko 179 estatutan amaren osasuna, hezkuntza, diru-sarrerak eta emakumeen estatusa aztertu dira.

Harrigarria bada ere, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada eta Japonia  ez dira aurreneko hogeien artean azaltzen.
Lehen batean harrigarria eman dezakeen beste datu bat da erditzeko unean AEBetako emakumeek Poloniakoek baino hamar aldiz hiltzeko arrisku handiagoa dutela.

Zerrenda buruan dauden hamar estatuetan 290 emakumetik batek galduko du umea jaio eta lehen bost urteetan; zerrendako azken hamar estatuetan, zortzik. Daturik harrigarriena AEBtako hiriburutik dator, Washingtonetik: munduko 24 hiri aberatsenetako bat bada ere, hark du umeen heriotza-indizerik handiena. Stockholmen eta Oslon 1.000 jaioberritik bi baino gutxiago hiltzen dira; Washingtonen, berriz, zazpi.

Azterketa argitara eman duen GKEko presidente Carolyn Miles-en arabera, datuok frogatzen dute aberastasun ekonomikoa ez dela amentzako faktore lagungarri bakarra, eta estatuek osasunean eta hezkuntzan egiten dituzten inbertsioek oso pisu handia dutela.


ASTEKARIA
2015eko ekainaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Eguneraketa berriak daude