Komunikazioa betaurreko moreekin

  • Genero ikuspegia kontuan hartuta lan egiten duten enpresa eta erakundeak, apurka, baina gero eta gehiago dira. Nerea Uria hernaniarrak eta Ilazki Gainza donostiarrak osatzen duten Kalaka komunikazio agentziarentzat ordea balio bat baino gehiago da. “Betaurreko moreak” dira euren lan-tresna ezinbestekoa. Horixe baita, hain zuzen, eskaintzen dutena: komunikazio parekidea.

Kalakak komunikazio parekidea eskaintzen du, hizkuntza eta jarrera inklusiboak erabiltzen dituzte haien estrategiako eduki eta zerbitzu guztietan.
Lander Arretxea

2015eko ekainaren 07an

Gipuzkoako Beterriko udalek elkarlanean antolatutako Kooperatzen programan ezagutu zuten elkar. Bertan, enpresa bat sortzeko oinarrizko formakuntza eta aholkularitza jaso dute. “Proiektu bana eraman genuen bertara, eta berehala ikusi genuen biak bateragarriak zirela. Gainera, ez genuen bakarrik abiatu nahi. Elkar ezagutzea izan da Kooperatzen-ek eman digun onena”.

Proiektuarekin aurrera egiteko Beterriko Garapen Agentziaren babesa ere izan dute, eta bertako Co-working espazioan biltzen dira goizero. Bertan eman diote forma laster irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango den Kalaka komunikazio agentziari. Ez dute, hala ere, agentzia bat gehiago izan nahi. Horretarako, genero ikuspegia euren lan guztietan txertatuz gizartean hausnarketa eragiteko ahalegina egiten dute. “Komunikazioa zapalketa handiko sektorea da. Guk frogatu nahi dugu gauzak bestela egin daitezkeela. Hori da gure ekarpena”.

Biak ala biak, komunikazioan edo kazetaritzan aritutakoak dira, eta sektorean egiteko asko dagoela diote. “Badirudi, gaztelaniaz adibidez, los/las jartzearekin nahikoa dela, baina hori baino askoz sakonagoa da. Genero ikuspegiak jarreretan eta edukietan ere izan behar du eragina”. Zentzu horretan, Kalakan hizkuntza eta jarrera inklusiboak erabiltzen dituzte haien estrategiako eduki eta zerbitzu guztietan, eta baita lantzen dituzten harremanetan ere.

Gabeziak osatzeko emakume sarea

Kalakak eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez, komunikazioa da oro har euren lan-esparrua: estrategiak diseinatu, garatu eta euskarrietara egokitzeko gaitasuna dute. Bien artean oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko gai diren arren, lan espezializatuagoak egin ditzaketen emakumeen sarea ari dira osatzen: “Sortzen ari gara euren kabuz lanean dabiltzan emakumeek osatutako talde bat, genero ikuspegia nola txertatu ulertzen dutenena. Haien laguntzarekin iritsiko gara bezeroek behar duten edozertara. Oraingoz, oso ongi hartu gaituzte”.

Landu nahi duten beste alor bat aholkularitzarena da: erakunde edo taldeei genero ikuspegia komunikazioan txertatzen laguntzea. Ildo beretik, formakuntza ikastaroak emateko prest daude. Izan ere, gizarte mugimenduetan dabiltza Uria zein Gainza, eta egitura bat sortu nahi dute jendarteari bueltan ekarpen bat egingo diona. “Hau gure bizibidea izatea nahi dugu, asebeteko gaituen proiektua, eta ez aberasteko bide bat. Horretarako onena, harreman horizontaletan oinarritzea da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txanponaren beste aldeak
2016-02-07 | Lander Arretxea
Nori baino, norekin deitu

Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]


Txanponaren beste aldeak
Turismoa ez da zertan bisitarientzat soilik izan

Itsasoa usaintzera heltzen zara hemendik. Leku pribilegiatu batean nago oraintxe bertan, irakurle; Ondarroako Arrigorri hondartza nire magalean eta Saturraran bistaratzen dudala. Harkaitzen gainean kokatuta dagoen Alfa eraikinean nago, Arrigorri ostatu-jatetxean. Orain urtebete... [+]


2016-01-03 | Lander Arretxea
Emantzipazioa okupazioaz harago

35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk,... [+]


Txanponaren beste aldeak
Herritarrek gazteei mailegua interesik gabe

Ipar Euskal Herri barnealdea. Baxenabarre. 1966tik lanean den Euskaldun Gazteria taldeak 2009an eragin esparru berri baten beharra ikusita jada Zuberoan martxan den Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortzeko hautua egiten du. Urte aldrebes samarrak bizi ditugu, ez... [+]


2015-12-06 | Lander Arretxea
Bi aldiz errentagarria den finantza erakundea

Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu... [+]


Eguneraketa berriak daude