Gorputzaren mapa esploratzen

3 urteko alabarekin bainontzian nengoen:
    – Ama, zuk pototarekin jolasten al duzu?
    Mikrosegundo batez zalantzati egon nintzen. Bere eraikuntza pertsonalerako egokia zen zerbait bota nahi nuen. Teorietatik at naturaltasunaren eta zintzotasunaren bidea hartu nuen.
    – Bai maitia, baina ez beti, momentu batzuetan.
    Uraren soinua besterik ez zen entzuten. Alabaren aurpegiari begira geratu nintzen, eta barne bakarrizketan...
    “Ondo egin ote dut? Baietz esan diot, baina ezetza sartu dut gero. Ene, ezetzaren kontrako teoria ugari daude hortik, ea gaizki egin dudan! Baina kontua da ez dudala etengabe egiten”.
    Alaba urari so zegoen, kontzentratua.
    “Nora, egia esan diozu eta kito. Ez da lotsatzeko kontua, gure bizitza sexualaren parte da eta! Nola hasi zinen zu ba zure gorputza esploratzen?! Ba horixe”.
    Konplizitate horrekin jarraitu nahi nuen eta hauxe galdetu nion:
    – Eta zuk? Pototarekin jolasten al duzu?
    – Bai ama, batzuetan.
    Galdetzen jarraitu nuen.
    – Eta nola jolasten duzu pototarekin?
    – Kili kili kiliii.

“Latza! Ezingo nuke hobeki adierazi”, pentsatu nuen eta izugarrizko barne poza sentitu ere bai.

Benetako pasarte hau txikikeria izan zitekeen, baldin eta pertsona baten sexualitatearen lehen urratsen adierazlea izango ez balitz. Eta horra gurasoaren zalantza, ardura, urduritasuna... izango duen erantzunaren inguruan.

Kontuak badu bere garrantzia gainera, haurtxoak eta haurrak poliki-poliki haien gorputzaren mapa osatzen joaten baitira. Esploratu gabe geratzen diren zatiak zulo beltzak bilakatzen dira eta zulo horiek (ezagutza faltaren metafora) haien buruetan ukazio txiki/handia sortu dezakete. Hainbat kasutan, ezabatze horiek sexualitate aske eta osasuntsuaren oztopo bihurtu daitezke. Gorputzaren mapa osatzeko informazioa bide desberdinetatik jasotzen dute. Bide horiek jorratzean haurra aske uztea inolako epaiketarik gabe eta bidelagun izatea aukeretako bat da. Haien barne indarra sendotzen laguntzea beraien aukerak bere egin ditzaten eta zoriontasunaren bidetik euren barne sorkuntza garapenetik eraikuntzak sortu ditzaten (kontuan hartuta haien zoriontasuna beraiena dela eta ez duela zertan gurearekin zerikusirik eduki behar).

Gurasooi edo haurren inguruan bizi garenoi ez gaitzala beldurrak edo ardurak blokeatu. Utzi diezaiegun haurrei guri irakasten eta hazi gaitezen beraiekin batera. Bidaia osasuntsua izan dezagula!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude