Etxauz: Axular eta Chaplin lotzen dituen haria

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2015eko maiatzaren 31
Etxauzko gaztelua gaur egun.
Lamplight Drivel

Baigorri (Nafarroa Beherea), 1555. urte inguruan. Grazian Etxauz Baigorriko bizkondeak gaztelua eraikiarazi zuen. Hurrengo urtean jaio zen Bertrand Etxauz, Grazianen biloba, eta leinuko kide ezagunenetakoa. 1599an Baionako apezpiku izendatu zuten Bertrand, eta 1617an Tourseko gotzaintza lortu zuen.

1643an Pedro Agerre Axularrek Gero argitaratu zuenean, liburua Bertrand Etxauzi eskaini zion, eskerronez; 1600ean, Sarako erretorea erretiratu zenean, Etxauzek Axularri eman zion kargua. Eta, itxuraz, Axular ez zen izan gotzain baigorriarraren laguntza jaso zuen idazle bakarra, Joanes Etxeberri Ziburukoak ere Elizara erabiltzeko liburua eskaini baitzion urte batzuk lehenago, 1636an.

Gaztelua etxauztarren eskuetan egon zen Amouko Caupenne familiak 1732an eskuratu zuen arte. Frantziako Iraultzaren ondoren, Jean Isidore Harizpe mariskal baigorriarrak erosi zuen, baina handik mende erdira beste sendi ezagun bat sartu zen gazteluan: Abbadie D’Arrast familia.

Antoinen anaia Jean Charles d’Abbadiek erosi zuen etxea 1850eko hamarkadan. Eta haren biloba Harry d’Abbadieri esker, gaztelua Hollywoodeko hainbat izarren ostatu izan zen XX. mendearen lehen erdian.

Harryk, Argentinan jaio arren eta Hollywooden zinema zuzendari eta gidoigile aritu arren, denboraldi luzeak ematen zituen familiaren gazteluan eta tarteka zine munduko lankideak gonbidatzen zituen. Douglas Fairbanks, Mary Pickford eta Gloria Swanson izarren laguna zen, baina bereziki Charles Chaplinekin zuen harreman estua. Maisuaren The gold rush (Urrearen sukarra) filmeko zuzendari laguntzailea izan zen 1924an, eta Chaplin behin baino gehiagotan izan zen Baigorriko gazteluan. Aktore eta zuzendari ezaguna ez omen zegoen gustura gazteluko telefonoarekin eta, horrenbestez, bisitaldietako batean ondo funtzionatzen zuen telefono bat eraman zuen Baigorrira.

Harry d’Abbadiek ingurukoak liluratzen zituen xarma omen zeukan, baina baita galbidera eramaten zuen muturreko urguilua ere. Azkenean, Chaplinekin haserretu zen eta The gold rush filmaren bertsio berria aurkeztean, 1942an, Chaplinek Harryren izena kredituetatik ezabatu zuen. Baina hark ekarritako telefonoa Etxauzko gazteluko liburutegiko mahaiaren gainean dago oraindik.

Kanal honetan artxibatua: Historia

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Iraultza, iraultzaren aurretik

Sobietarren eraginik gabe ezingo litzateke XX. mendea ulertu, ezta gaur egun mundu zabalean gertatzen diren gatazka politiko eta beste egoera sozial ugari ere. Josep Fontana historialariak (Bartzelona, 1931) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan 2016ko urrian emandako hitzaldia itzuli dugu LARRUN honetarako, ederki azaltzen baitu zergatik komeni zaigun Errusiar Iraultza ikastea: orain ditugun arazo askoren aurrean hausnartzeko balio digu 1917ko iraultzaren mendeurrena gogoratzeak. Aldi berean,... [+]


2017-03-26 | Josep Fontana
Errusiar iraultza eta gu

Pompeu Fabra unibertsitateko historiako irakasle emeritua da Josep Fontana Bartzelonan. LARRUN 172. zenbakian egin genion elkarrizketan duzu haren berri zabalago. 2016ko urrian La revolució russa i nosaltres hitzaldia eman zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Errusiako Iraultzaren Mendeurrenaren Komisioak antolatutako jardunaldien barruan. Sin Permiso webgunean argitaratu zuten testua eta haren CC by 3.0 lizentziari esker ekarri dugu euskaraz hona.


Ur sendagarriak eta aire lizunak

Zestoa, 1760. urte inguruan. Donemiliagako markesaren txakurrak ur beroko putzuak topatu omen zituen. Hazteriak jota zegoen eta putzu horietan sartuta sendatu omen zen txakurra. 1804an zabaldu zen bainuetxea eta, horrenbestez, Euskal Herriko lehen instalazio turistikoa izan zen. Turista gehiago etortzen hasi ziren 1893tik aurrera, Gran Hotel-a eraikitzen hasi eta gero. Eta 1920ko hamarkada zoriontsuan kanpotarren eragina nabarmentzen hasia zen zestoarren mentalitate eta ohituretan, besteak... [+]


Pepi II, intsektuak uxatzen zituen faraoia

Pepi II.a edo Neferkara Pepi seigarren dinastiako azken faraoi nabarmena izan zen. Agintaldi luzea izan zen harena; Antzinaroko hainbat iturriren arabera, haurra zela igo zen tronura eta 90 urtetik gora egon zen agintean, K.a. 2278. urtetik 2184ra.


Emakume langileak Araban, ezinbesteko irudiak

XX. mendean emakumeek lurralde horretako ekonomiaren garapenean izan zuten garrantzia erakusten du argazki erakusketa batek, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.


2017-03-24 | Hala Bedi
"Frankismoaren garaian ere kartzeletan emakumeen arteko erlazioak egon ziren"

Gaur Estibaliz de Miguel EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu Kantoian, eta emakumeen kartzelako bizipenez hitz egin digu. Emakumeen arteko erlazio sexu-afektiboak eman izan direla eta ze egoeratan eman diren azaldu digu.


2017-03-23 | Uztarria
Pasaiako segadan hildakoak gogoan izan dituzte Azpeitian

Asteazkenean 33 urte bete dira Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu hil zituela Espainiako Poliziak.


2017-03-22 | Anboto
Durango eta Kobane senidetzea ospatuko dute 25ean

Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago, barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du Durangok; hirurak bonbardatutako hiriak dira. Kurdistango ordezkari bat eta Jaume Asens Bartzelonako alkateordea etorriko dira.


2017-03-22 | ARGIA
1917ko iraultza sozialista gogoratzeko batzordea sortu dute

Errusian duela mende bat izandako gertaerak gogoratu eta aldarrikatzeko ekimena aurkeztuko dute martxoaren 25ean Barakaldon. Antolatzaileen esanetan iraultza hura "funtsezko erreferentea" izan zen.


Basus gerra, 40 urteko mendeku katea

K.o. 494. urtean, Arabian, Saad Bin Shams izeneko gizon baten gamelua hil zuten Tahglib tribuko kideek. Gizon hura Al-Basus izeneko emakumearen babespean zegoen, eta hura Bakr tribuko buruzagiaren izeba zen. Piztear zen gatazkari haren izena ipiniko zioten.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude