Ura ardo bilakatu zenekoa

  • Aztia, ardoa, kateak eta zortzi puntadun izarra, ez da uraren arrastorik ageri Bargotako armarrian, baina jakin badakigu ura izan dela herri honen ardatza, urak ezarri baitzituen udalerriaren mugak Bargota herri bilakatu zenean. Torres del Ríotik iritsi gara Bargotara, neguan egin dugu txangoa baina urteko edozein sasoitan bisitatu daiteke aztiaren herria. Pablo Antoñanak literaturara ekarri zuen Joarreko Errepublikan gara eta ez gaude bakarrik.
     

Bargotako plaza.Cornava-CC By SA

Udaletxeko Plazan utzi dugu autoa, herriak badu zer bisitatu, eraikinik ezagunena jauregi barroko bat da, Ganuzatarren Linternako etxea, baina ura dugu helburu, ibilbidea herritik bertatik hasiko dugu Gorañoko bidea hartu eta Mariñanas errekaren erretenera jaitsiko gara. Bargotako Udalak berriki seinaleztatu ditu Arbantako ubidearen hamalau kilometroak, Goraño herri hustua Ebro ibaiarekin lotzen dutenak.

Bargota Vianako auzo bat zen Arbantako sistema hidraulikoa eraikitzen hasi zenean. XVI. mendearen bukaeran hasi eta XVII. mendearen hasieran amaitu ziren eraikitze lanak, ekuazioa garbia zen: ura nola eraman ipar euritsu (1.000 mm) eta malkarretik hego lehor (500 mm), oparo eta zelaira. Iparrera, Gorañora joko dugu. Mariñanas errekaren eskuin aldean lonbardiar makalen zerrendak lan hidraulikoaren bidea salatuko digu ibilbide osoan.

Lau mende iraun duen sistema

Goraño herri hustuan topatuko dugu lehenbiziko egitura, uhate bat. Ura desbideratzeko lana egina, ubidea hondeatu behar izan zuten Bargotakoek, baina ez ziren bi horiek sistema hidraulikoaren egitura bakarrak, beherago presagain bat topatuko dugu, horrek sorturiko urmaela 5.000 metro kubo biltzera iristen zen, eta presagainak bazuen ur emaria erregulatzeko sistema bat.

Lau mende igaro dira sistema hidrauliko hau martxan jarri zenetik eta berriki arte erabili izan da, azkeneko ur enkantea 1967an egin zen. Arbantako ubidean ingeniaritza lana bezain garrantzitsua dugu ura erabiltzeko ordenantza. Hasieran txanda sistema bat hobetsi zuten, eta XIX. mendearen erditik aurrera ura enkantean jartzen zen. Menturaz independentziak zerikusi izan zuen arau aldaketa honetan, izan ere, 1818an Bargotak Vianako auzoa izateari utzi zion.

Ardoa xede

Ura ardo bilakatzea zuten helburu, mahastien aldi begetatiboa martxoan amaitzen da, mahastiak Gorañotik ekarritako urarekin ureztatzen ziren eta martxoko ura zen garestien. Arbantan gara, Errioxako ardo ekologiko on baten sorburuan, eremu zelaian ur-tanga bat nabarmentzen da, nekazariek ura bertan zuten eskura, ez zuten herriko iturritik soberazko zamarik garraiatu behar, alferrikako lanik ez nekazarientzat, horren lekuko dugu ere arestian ubidetik hurbil ikusi dugun dolarea, pasa den udan antzeman zuten, ezponda baten gaineko harria probesten zuten mahatsa ardantzean bertan mama bihurtzeko, ahalik eta arinen bueltatu nahian herrigunera. Itzultzeko tenorea heldu zaigu, baina aurretik azpiko latsagian pausatu gara, uda amets iturritik edan dugu.

Autoa utzi dugun tokitik Nuestra Señora del Poyo ikus daiteke. Beste baterako utziko dugu ermita ondoko zelaigunea bisitatzea. Lehenengo karlistadan bertan egiten zen presoen trukea karlista eta liberalen artean. Horiek Joarreko Errepublikan horren ohikoak diren istorio karliberalak dituzu.

Aztiak sustaturiko lana

Zugarramurdiko herritarrekin batera 1610ean Logroñon epaitu zuten Joanes, baina Vianako Endregoto sorgina ez bezala aztia libre atera zen prozesu hartatik. Joanes aipatzen duten agiri gutxi ezagutzen ditugu, alta, Bargotan eta inguruko herrietan anitz dira ahoz transmititu diren istorioak. Bargotako Joanes hila zen Arbantako ubidea martxan jarri zenerako, baina eraikitze lanak aztia bizi zelarik egin ziren. Nekromantea izan al zen Arbantako ureztatze sistema diseinatu zuena? Barkatuko al didate lizentzia literarioa urmael bat betetzeko adina izerdi bota zuten orduko jornalariek! Bargotakoek ez dute aztia ahaztu, aurten ere uztailaren erdirako Sorgintza Astea antolatu dute. Bi ekitaldi nabarmendu ohi dira, Joanesen bizitza gogoratzen duen antzezlana eta sorgintza azoka. Diotenez azokak ez du paperik, eta ez da edaberik falta Nafarroako Bargotan.


ASTEKARIA
2015eko maiatzaren 31
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Eguneraketa berriak daude