58 haur euskarazko plazarik gabe geratu dira Iruñeko haur eskoletan

Aurten Txantreako Egunsenti haur eskola gaztelaniazkoa da. Arrotxapean ireki dute euskarazkoa. Eider Madina

Iruñeko Udalak 164 plaza eskaini ditu euskaraz haur eskoletan, eta 58 haur geratu dira tokirik gabe, %26 baino gehiago. Arrotxapea auzoan 31 haur geratu dira plazarik gabe eta Txantrean 27.

Iruñeko gurasoen aspaldiko eskaria da: euskarazko plazen eskaintza handitu eta plaza horiek hainbat auzotan banatu. Bigarren eskaerari erantzun xumea eman dio Udalak. Orain arte Txantrea auzoan zeuden euskarazko plazak eskaintzen zituzten bi haur eskolak, eta aurten bata Txantrean dago eta bestea Arrotxapean. Lehenengo eskaerari ordea, entzungor egin dio. Iaz 164 ziren euskarazko plazak eta aurten ere bai. Euskarazko plazak eskaini diren bi haur eskoletan 222 euskarazko plaza eskatu dituzte gurasoek. %26 plazarik gabe geratu da.

Kontseiluaren baitan biltzen den Iruñeko Euskalgintzak euskalerria.eus-en adierazi duenez, gainerako auzoetan ere euskarazko plazak eskaini behar lituzke Udalak, eta horrela, iruindarren euskaltzaletasuna nabarmenago agertuko litzateke. Izan ere, Txantrea eta Arrotxapea ez beste auzoetan gurasoek ez dute euskarazko plazarik eskatu seme-alabentzako bai baitakite ez dela halakorik eskaini. Egiazko euskarazko eskaria neurtu nahian, iaz galdeketa egin zuten gurasoen artean eta 466 haur euskarazko haur eskoletan matrikulatzeko nahia agertu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude