Paradoxa jasanezinak

Mundua urruntasun batez so egin behar da. Urruntasunak mundua den bezala ikusteko laguntzen digulako. Urruntasunak munduaren paradoxak biluzten dituelako. Eta hor begien aitzinean jasanezina den mundua agertzen zaigu. Apez pedofiloak, klientelismoa, korrupzioa, gizartearen erreprodukzioa, determinismoen gaindiezinak, aberastasunaren partekatze eza, langile behartsuak, Guantanamo Kuban kokaturik, Guantanamo bera, giza eskubideen zapalkuntzak, Frantziaren hiltzaileak Res publicaren interesen araberakoak, Frantziaren armen salmentak, alde batetik Ameriketako Estatu Batuen (AEB) drogaren kontrako gerla eta beste alde batetik AEBen drogen kontsumoa, Ipar Euskal Herriko euskararen ofizialtasunaren gabezia, Euskal Herriko independentziaren eza, populuen ez-jabetasuna, polizien indarkerien zigorgabetasuna, Euskal Herriko burmuinen ihesa, iruzur fiskalak, paper administratiboen diktadura.

Egunero munduan zehar zabaltzen diren berriek paradoxaz paradoxa deitzen den bidaiarantz eramaten gaituzte. Munduko paradoxek sinkretismoaren ahuleziak erakusten dizkigute. Alde batetik diskurtsoak, beste alde batetik ekintzak. Artean zentzuaren galtzea. Joseba Sarrionandiak dioen bezala: “Euskaldunak pertsona errealistak, pragmatikoak eta auzolanekoak garela normalean eta politikaren inguruan ostera, ba, irrealistak, alferlan zaleak eta bata bestearen kontrako borrokari prestuak bihurtzen garela, ez? Hitzak ere beste alorretan, hitz bat erabiltzen duzu eta badakizu zer esan nahi duen, ez? (...) Politikaren alorrean ostera esaten dira hitzak hustuta bezala, ez? Esanahirik gabe”.

Maiatzaren 10ean, Seaskaren alde, dudan diru xumea oparitzeko Iparraldeko Senpereko Herri Urratsen izan naiz. Baina, aurten burmuinean galdera batekin joan naiz. Euskararen aldeko borroka horretatik nor aterako da irabazle? Seaskak Ziburuko Herriko Etxearekin ukan zituen tirabiretatik, irabazle figuratzat, Seaskari ikastola berria eraikitzeko salduko dion lurraren jabea ikusten dut. Lur espekulazioari esker 300.000 euro gehiagorekin bere sakelan Ziburuko karriketan ibiliko den jabea. Hor datoz nire galderak: Uste duzue jabeak kontzientzia txarra ukanen duela? Uste duzue berak euskaldunen elkartasunari esker irabaziko duen dirua Herri Urratsera oparitzera joan zenentz? Lurra lortu nahi dugunean nola lortzen da, okupatuz ala ordainduz? Borroka batean beti ertz desberdinak badira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko maiatzaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude