Migrazio-ibilbideen birzabaltzea: kasualitatea ala kausalitatea?

Europa eta Afrikaren arteko mugan ikusten ari garen gertaerak tamalez duela bederatzi urte gertatzen ziren jadanik. Antza, kondenatuta gaude aldian-aldian irudi berberak ikustera. Eta denak berdin jarraitzen du: muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen heriotzak, poliziaren etorkinen kontrako indarkeria, komunikabideen sentsazionalismoa eta politikari batzuen deklarazio zinikoak. Denak berdin jarraitzen du: Estatuek Tronuen Jokora jokatzen duten bitartean, akordioak eta “bulegoko” itunak eginez, pertsonak hiltzen ari dira.

Kasualitatea ala kausalitatea? Espainiako Estatuko mugan bizi ditugun “Marmoten egun” hilgarri horiek, itunen, akordioen eta hauen ondorioen kausa dira. Gainera, paper horiek bulegoetan egiten dira, baina herritarrek jasaten dituzte. Kasu honetan Afrikakoek.

Duela urte batzuk, garapen-lankidetza alorraren baitan, Espainiako Estatuaren eta Mendebaldeko Afrikako herri batzuen arteko harreman ofizialak indartu  ziren. 2006, 2007 eta 2008 urteetan Lehen Afrika Plana martxan jarri zuten eta planaren hirugarren helburuari esker, sei akordio osatu zituzten, Migrazio-lankidetzaren akordio esparruak izenekoak. Politika publiko horiek eta Espainiako Estatuaren eta Mendebaldeko Afrikako herrien arteko akordioak izugarri garrantzitsuak izan dira, garai hori eskualde horietatik zetozen migrazio-lekualdatzearen igoerari egokitzen baitzaio.

Gaur egun jazotzen ari dena aurretik gertatuaren berdina da. 2006an komunikabideek jende-oldeaz hitz egiten jardun zuten, eta orain kontu bera gertatzen ari da. Hori ordea, ez da egia. Komunikabideek emandako irudiaren ondorioz, 2006an “kayuko-en krisia” deritzoguna gertatu zen. Horixe, eta aurreko urtean Espainiaren eta Marokoren arteko mugan gertatutako heriotzak izan ziren Lehen Afrika Planaren bultzatzaileak.

Hala ere, Kanarietara ontziak iristea eta beraien eboluzioa, 1994an hasitakoa eta 2006ko udan finkatutakoa, pobreziaren ondorioa izateaz gain, beste zergati batzuen fruitu ere bada. 2005ean Espainiako Gobernuak Marokoko Gobernuarekin akordio bat egin zuen aberriratzearekin eta mugen kontrolarekin erlazionatuta. Horrek bi eragin izan zituen: alde batetik, Andaluziako kostaldera heldutako pateren kopurua gutxitu zen; eta bestetik, Kanarietara kayuko gehiago iritsi ziren.

Arrazoi hauengatik irteeren jatorria Marokotik Mauritaniara aldatu zen. Horrela, azken herrialde horrekin ere, Espainiako Estatuak beste akordio bat berraktibatu zuen 2005ean. Akordio horretan Mauritaniarako aberriratzeak jorratu ziren. Bi akordio horiek eragin zuten Europarako ibilbideak hegoalderantz zabaltzea eta Senegal eta Cabo Verde migraziorik garrantzitsuenen irteera herri bihurtzea. Hori horrela, Espainiako Estatuak herri horiekin hainbat akordio negoziatu zituen: bata, migrazio-lankidetzari buruzkoa; eta bestea, mugako kontrolei buruzkoa.

Migrazio-lekualdatzeen gehitzeak eta garapen-lankidetzaren funtsen areagotzearen arteko bat etortzeak irakatsi digu mugan gertatutakoak ez direla ausazkoak. Estrategiak, baldintzatzaileak eta erabaki politikoak pertsonen etorkizunarekin erlazionatuta  daude. Hau da, garrantzizkoa estrategia da –ez giza eskubideak–, zeinak gertaeren ibilbidea markatzen duen.

Mendebaldeko ibilbidea, Afrikako kayukoena Kanarietarantz, ia-ia itxita dago gaur egun: alde batetik, migrazio-lekualdatzeek beste ibilbide batzuk aukeratzea “eragin” dute, eta ibilbide horiek ahulak dira. Horiek 2006an baino lehen erabiltzen ziren eta orain gauza bera gertatzen ari da. Adibidez, penintsularen beste portu batzuk edo Ceuta eta Melillako hesiak; bestetik, datuen atzean ezkutatu dira bidaian hiltzen diren pertsonak, ibilbidea gero eta zailagoa da eta. Beraz, Mendebaldeko ibilbidea itxi egin da eta Estatuak puntu bat irabazi du. Hori ez da mugaren kontrol sistema efektiboa!

Eta historia errepikatu egiten da eta badirudi hala jarraituko duela, zeren gaia azaletik tratatzen baita, eta ardurak beste estatuen esku uzten baitira. Hortaz, beharrezkoa da giza-eskubideen errespetuan oinarritutako neurriak hartzea eta ez estatuen beharrizanen araberakoak. Eta Europa, non dago?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude