Larru kontuak

Posta zerbitzua fin ibiltzen ez bada, Argiaren zenbaki hau irakurle batzuen eskuetara ailegatu orduko bala-bala ibiliko dira, jende artean, maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzak. Jakinen dugu Nafarroara etorria den azken hilabeteetan hainbertzeren ahotan ibili den aldaketa, eta/edo hura zenbaterainokoa den. Jakinen, bertzela, jadanik asmatzen hasi beharko ote dugun nola iraun bertze lau urte gehiago, basamortuan ibiltari.

Inkestek kolore aunitzeko Parlamentua agindu digute, inoren jabetza partikularra izanen ez dena. Agintea, baten kontua gabe, birena, hirurena eta are laurena izanen da, seguruenik, behialako erresuman. Ez da izter-estuendako gobernua izanen, ohe-zabalendakoa baizik. Ménage à trois ez ezik, à quatre ere egiten jakin beharko du noski lehendakaritza nahi duenak. Eta kasu, inor ohantzetik eror ez dadin.

Ohe-laguna(k) nor, horretan koska. Alberdanian eta aupalanarru ibiliko dira gure politikariak. Promiskuitateak ere bere mugak ditu, alabaina. Are gehiago Opusek benedikaturiko lur honetan. Bikotekide  –hirukotekide, laukotekide– gose daude nafar alderdi eta koalizio politikoak, baina ez edozein preziotan aritzeko bezain desesperatuki. Nafar politika aurreikusgarri samarrean egundaino probatu ez diren ariketa, jarrerak eta praktikak ikusiko baditugu ere, ez da dena on izanen. Bateragarritasun mugatuak gobernatuko du gobernamenduaren ohe biribila.

Lerro hauek kanpaina bete-betean dagoela idatziak dira. Eta kanpaina kukurrukuka eta nor bere buruari haizeka ibiltzeko aroa dugu, ez zure ondoan nor etzanarazi nahi duzun aldarrikatzeko tenorea. Nork norekin baietz, hori ez du inork garbi-garbi adierazi. Gardenago dago nork norekin ezta itsuturik ere. Edo nork norekin noiz nola.
Inkesten anabasek iradoki dutenetatik eta batzuek eta bertzeek erranetatik, ondorio garbia ateratzeko maneran gaude: inon susmatzen ez den ustekabeko bitxikeria apartarik gertatu ezean, bi baldintza bete beharko dira hurrengo gobernuburua UPNkoa ez izateko. Lehenbizikoa, Euskal Herria Bilduren, Geroa Bairen, Izquierda-Ezkerraren eta Podemos-Ahal Duguren jarlekuen baturak gutxienez ere 26 egitea. Bigarrena, lau indar horietarik jarleku gehien duena EH Bildu ez izatea.

Horren gordina, horren erreala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude