Lan dualtasuna

Hauteskunde giroan bete-betean sartuta gauden honetan, hazkunde xumea erabiltzen ari da PPren gobernua krisialdi amaiera irudikatzeko. Atzeraldiko sintoma nagusiak ez dira gehiegi aldatu, hor daude defizit publikoa –iaz ere ezarritako mailatik gora egin zuena– eta zor publikoa (BPGren %97,5, azken urtetako handiena) edo zor pribatua ezer gutxi jaitsi izana, baita deflaziorako joera ere. Nolanahi ere den, atzeraldiaren eragina batez ere lan merkatuan islatzen da Espainiako Estatuan eta, gutxiago bada ere, Hego Euskal Herrian. Lanaren egoera tamalgarriak eragiten du, hain zuzen, inkesta guztietan jendearen ustearen eta Madrilgo Gobernuaren iritzi mediatikoaren arteko talka.

Jakina da Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA) edo Nazioarteko Diru Funtsa bezalako nazioarteko erakunde liberalak beraiek edo ekonomialari ortodoxoak ere ez datozela bat Espainiako Estatuko atzeraldiaren irteeraren iritziarekin. Horiek guztiek onartzen dute geldialdia ez dela eten, eta langabezia ugariak eta pobreziak luzaroan iraungo dutela. Arazoaren onarpen horrekin batera ekimenaren beharra azpimarratzen dute erakunde horiek, baina orain arte jorratutako bidetik jotzea eskatzen dute, lan merkatuko dualtasuna ekiditeko beste erreforma bat bultzatzea alegia. Aurreko lan erreformek ez dute langabeziaren jaitsiera ekarri eta orain lan merkatuko dualtasuna gaitz guztien iturri gisa irudikatzea paradoxikoa da erreformen ondorio arrunta izan den neurrian.

Langabezia garaia lan merkatuaren dualtasunak eragiten duela esatea okerra da guztiz. Lan merkatu dualean bi lan kategoria ematen dira, lan baldintza desberdinak dituztenak. Kategoria batekoek ziklo ekonomikoarekiko babes gehiago dute eta bestekoak oso zaurgarriak dira. Horrelako lan merkatuak lan egoera ezaberdinak ditu, baina horrek ez du zertan langabezia handitu, halabeharrez. Langabezia handitzeak soilik kategoria ahuleneko langileengan izango du eragina, modu sinplean esanda. Hots, bereizi egin behar dira langabezia handiagoa ala apalagoa egoteko arrazoiak eta langabeziak kategoria desberdinetan gehiago ala gutxiago eragiteko azalpenak. Ustez egoera dual hori sorrarazi duten instituzio eta arau berdinak egon dira langabezia maila apaleko garaietan ere.

Erreforma berriak ekarriko lukeen kontratu bakarrak, kaleratze automatikoa eta are merkeagoa bihurtuta, ez luke enplegu galera ekidingo eskariak erortzen jarraitzen duen artean. Eta funtsean langabezia garaiaren eta motelaldiaren arrazoi nagusia eskariaren izozteak izaten jarraitzen du, petrolioaren prezio jaitsierak, euroaren truke apalagoak, eta batez ere, Europako Banku Zentralaren diru hedatze masiboak behin behinekoz izozketa hori epeldu duten arren. Hain zuzen ere, ekonomialari liberalek Espainiako Estatuko enplegu narriadura azaltzeko sarri erabiltzen duten argudioa hauxe da: aldi bateko kontratuek hazkunde garaian kontratazioa errazten dute, baina krisialdian kaleratzea ugaldu. Beraz, argudio bera erabilita eskatzen duten kontratu bakarrak, enplegu egonkorraren babes murrizketan oinarritzean, enpleguaren narriadurarako joera are gehiago indartuko luke.

Azken buruan, dualtasunak mahai gainean ipintzen duen arazoa ez da enpleguan duen eragina, sorrarazten dituen desberdintasun sozialak baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko maiatzaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude