argia.eus
INPRIMATU
Burutik kendu ezin dugun abestia ezabatzeko, txiklea
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko maiatzaren 12a

Gehienoi gertatu zaigu abesti bat pare aldiz entzun eta burutik ezin kentzea hainbat orduz... edo egunez. Berriki, Reading-eko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikerlariek saiakera egin dute boluntario talde batekin, eta garbi ikusi dute txiklea murtxikatzeak buruan dugun horretaz “askatzen” laguntzen duela.   

Momentuz musikarekin baino ez dute proba egin, baina uste dute emaitza bera lor daitekeela beste edozein pentsamendu obsesiborekin.

Eta txiklea edozein izan daiteke. Azukrerik gabekoa ere bai.