LOMCEren aurka protestak Nafarroan, 3. mailako azterketen astean

  • Nafarroako Gobernuak erabakita, LOMCE legeak Lehen Hezkuntzako 3. mailan ezartzen dituen probak abiatu dituzte Foru Erkidegoko ikastetxeetan. Horren aurka, elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte Hezkuntza Departamentuaren aurrean.

Ikasle, guraso eta eta irakasleek elkarretaratzeak egin dituzte ikastetxe aurrean, azterketen aurka protestatzeko.Sortzen Elkartea

Aste osoan zehar egin dituzte probak eta ikasle, irakasle eta guraso ugarik ikastetxeen aurrean beltzez jantzita elkarretaratzeak egin dituzte eskolak hasi aurretik.

Azken asteetan, ehunka familiak azterketa hauei eta LOMCEri oro har desadostasuna adierazi diote. Proba ez egiteko eskaera bidali diete, gutun bidez, ikastetxeetako zuzendariei. Horrez gain, hainbat gurasok, Herrikoak eta Sortzen elkarteak azterketaren aurkako mila sinaduratik gora aurkeztu dituzte Hezkuntza Departamentuan.

José Iribas Hezkuntza kontseilariak ikasle, irakasle eta gurasoen eskariaren aurka, zortzi urteko 6.724 neska-mutikori azterketak egiteko agindua eman du. Erantzuna “inposaketa” bidez etorri izana salatu du Sortzen elkarteak: “Ikasle guztiek egin behar dute proba eta desobeditzen duen irakasleari espedientea irekiko diote”.

“Proba bakar batean ateratzen diren emaitzei ematen zaie garrantzia, ikasketa prozesu osoari eta ebaluaketa jarraiari garrantzia kentzen zaion bitartean”, salatu dute gurasoek.

Era berean, Sortzeneko kide Gari Torregrosa, proba hauek haurren ikas prozesuan izan dezaketen eraginaz mintzatu da: “Ebaluazio diagnostikoan, emaitza adierazteko hiru zenbaki erabiltzen zituzten orain arte: 1, 2 eta 3. Hemendik aurrera berriz, ez-gainditua, nahikoa eta halakoak agertuko dira. Horrek ikasleei eragingo die eta lehia izango da. Eragin akademikorik gabeko proba batekin horrelako presioa baldin badago, zer gertatuko da DBHn eta Batxilergoan?”.

EAEn, 30 ikastetxetan egin dute azterketa

EAEn, 30 ikastetxetan egin dituzte azterketak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Hezkuntza Topaguneen Plataformak azterketari planto egiteko deia egin du: “Azterketa egin nahi diguten egun horretan ez ditugu gure ikasleak eskolara eramango, edota bestelako jarrerak hartuko ditugu aipatutako proba ez egiteko”. Azterketa ez egiteak ikasleentzat ez duela inongo ondorio akademikorik ekarriko adierazi du plataformak.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude