argia.eus
INPRIMATU
Historiaurreko onddozaleak Kantauri isurialdean
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko maiatzaren 05

Max Planck Antropologia Ebolutiboko Institutuak (Leipzig, Alemania) 2010ean Kantabriako (Espainia) El Mirón kobazuloan aurkitutako “Dama Gorria”ren arrastoak aztertu ditu. Zehazki, duela 18.700 urte gorputza gorriz margotuta eta lorez inguratuta ehortzitako emakumearen hortz plaka ikertu dute, eta hortzeriaren arrastoetan itsatsita landare polena, animalia-jatorriko substantziak eta onddo kondarrak aurkitu dituzte. Giza dieta onddoek ere osatzen zutela adierazten duen frogarik zaharrena da, eta Harri Aroko gizaki orojaleak onddozaleak ere bazirela erakusten du.