Gure hildako guztiak

  • Su izan nahi. Taldea: Metrokoadroka. Antzezleak: Oier Guillan, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez. Hurrengo emanaldiak: maiatzak 5 (Zumaia), maiatzak 16 (Gasteiz), maiatzak 29 (Azpeitia), ekainak 21 (Orereta), uztailak 18 (Ea).

Myriam Garzia
2015eko maiatzaren 10a

Ikusleak banan-banan goaz sartzen areto barrura. Dagoeneko, antzezlana hasia dago. Nork bere lekua bilatzen duen bitartean, eszenan, hileta-elizkizuna izan daitekeena aurrera doa. Latinez ari da apaiza, letania baten antzera, hildakoa erdian, familia eta lagunak malko artean. Hasi da teatroa, ikusleok ez dakigun arren.

Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak antzezlanak, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? aurreko antzezlaneko kideak bildu ditu berriz ere. Kolektibo honek ohikoa duen moduan, gorputzaren erabilera, poetikotasuna, performancea, musika eta margogintza bezalako diziplinak nahastuko dituzte oraingoan ere, beti, teatroa dutela bide eta helburu.

Antzerki postdramatikoa deitu izan diote kritikariek Metrokoadroka bezala aritzen diren lanei, dramaz, istorioaz edota fikzioaz harago, teatro gehiago dagoela esateko. Antzerki postdramatiko honen ezaugarrietako bat benetakotasuna dugu: Oholtza gainean daudenak ez dira testu jakin bateko pertsonaiak, pertsonak baizik, nahiz eta aktoreak izan eta antzerkiaren magian erabat murgilduta egon. Metrokoadrokak sormen kolektiboa du oinarrian eta, Su izan nahi antzezlanean aktoreak euren esperientziatik abiatuko dira, kasu honetan, Javi, Oier, Axi, Idoia eta Anderrek euren hildako guztiez hitz egingo digute. Ez hori bakarrik, teatroaren metafora erreminta nagusi, Javi da Javi, Oier da Oier... euren benetako izenaz eta izanaz arituko dira taula gainean.

Antzerki garaikidea eta berritzailea dugu Su izan nahi. Eszena den kutxa beltzaren laugarren horma eraistea dute helburu, nolabait gonbita luzatuz: “Igo zaitez oholtzara eta kontaiguzu zeintzuk diren zure hildako guztiak”. Gogoa ematen du. Atrezzo nagusia hiru eserlekuko butaka ilara dugu, eurek ere publikoak duen jarrera berenganatzeko aproposa. Horrela, parez pare, antzezleek publikoa txalotuko dute, zuzen-zuzenean ariko dira ikusleekin eszena eta butaka-patioa banatzen dituen lerro mehea urratuz; eta naturalitate osoarekin azalduko digute zer gertatuko den hurrengo eszenan.

Hala ere, ezin daiteke esan, antzezlan honen muina heriotza bera denik, bizitzari egindako kantu eder eta poetikoa baizik. Eta horregatik bakarrik merezi du arreta. Umorea erabiliko dute, nahiz eta, zenbait unetan, kontakizuna gogorra izan. “Ez da ohiko komedia eta, batzuetan ikusleak ez daki noiz barre egin behar duen edota noiz dolua sentitu”, esan digu Javi Barandiaran aktoreak antzezlanaren ostean.

Su izan nahi Loraldia Jaialdiaren baitan ikusi ahal izan genuen, Pabiloi 6 aretoan. Euskal sorkuntza ardatz izan duen jaialdiak euskara eta euskal kultura ohikoak ez diren Bilboko areto eta espazioetara erakarri ditu –adibidez, Uxue Alberdi eta Oihana Bartraren bertsoak entzun ahal izan ziren Guggenheimeko entzungelan–. Pabiloi 6 aretoa bete egin zen, jaialdiak antolatutako beste ekitaldiak bezala. Alegia, euskal sorkuntzak berdin betetzen duela antzokia. Bertako kudeatzaileei zer pentsa eman ote zien jakitea gustatuko litzaiguke.

Kanal hauetan artxibatua: Antzerkia  |  Kultura  |  Generoa

Antzerkia kanaletik interesatuko zaizu...
Gorputzak ehuntzen

“Genero praktikak” ikastaroa antolatu zuten urte hasieran Oiartzunen Ehuntze Sormen Espazioak eta Metrokoadroka kolektiboak. Gorputzetik sortu, gorputzetik hitz egin eta gorputzetik komunikatu daitekeela irakatsi zuten. Generoari buruzko diskurtso potolorik gabe, jolasa eta intuizioa bidelagun hartuta.


2018-02-04 | Eneko Olasagasti
Artista langileak

Madrilgo Aktoreen Batasuneko idazkari nagusi Iñaki Guevararen hitz dira honako hauek: “Aktoreak noizbehinkako langileak gara eta, horregatik, legeak egokitu beharrean gaude gainontzeko langileen eskubide berak lortzeko”.

Bere hitzek azken urteetan eman den ekimen baten mamia laburbiltzen dute. “Artistaren Estatutua” bezala ezagutzen da eta horixe du helburu: langileen eskubide berak izatea, artistak ere langileak garelako.

Hedabideek saltzen duten aktoreen... [+]


2018-01-17 | Mikel Asurmendi
Maddi Zubeldia: "Gure amaren Alzheimerrak nire baitan eragin duena da 'Oroitzen naizeno' lana"

Ostiral honetan, urtarrilaren 19an, Azkaingo Ikastolak Maddi Zubeldiak idatzitako Oroitzen naizeno antzezlanaren emanaldia antolatu du herriko Gaztetxean. Kari horretara, obraren inguruan mintzatu gara egilearekin.


2018-01-12 | dantzan.eus
2018ko inauterien oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerrendan ez daude guztiak. Gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.


2018-01-09 | Euskal Irratiak
Ho, Pitxu ho! Igandean hasi da Muskildin Maskaraden sasoia

Denbora hotza izanik ere, ateri zen eta jendea hurbildu da lehen maskaraden ikusteko.


Ispilu deserosoa

Stereo antzezlan eta liburuari buruzko solasaldi irekiaren kronika. Noiz: 2018ko urtarrilaren 4an. Non: Oiartzungo Udal Areto Nagusia.

Obra: Stereo. Antzezlea: Miren Gaztañaga. Zuzendariak: Miren Gaztañaga eta Ainhoa Jauregi.


2018-01-03 | dantzan.eus
Igandean hasiko dira aurtengo Maskaradak Muskildin

Urtarrilaren 7an hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Muskildik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak.


2017-12-31 | Dabi Piedra
Peluka berdeak eta kresala

ANTZEZLAN LABURREN MARATOIAren kronika. Noiz: Abenduaren 9an. Non: Durangoko Azokako Szenatokia gunean. Antzezlanak: Sarean kateatuak eta Takoidun zapata gorria.


Izaera handiko poetak

Autobiographikal emanaldiaren kronika. Non: Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Noiz: 2017ko azaroaren 12an. Protagonistak: Ane Zubeldia eta Eider Perez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude