Eredu sindikala birpentsatu

Joan den astean maiatzaren lehena ospatu da mundu osoan. 1886an Chicagon gertaturiko sarraskia gogoratzen da data horretan; zortzi orduko lan eguna aldarrikatzeko greba egiten ari zirela, sei langile hil zituzten. Ordutik, sindikalgintza garatuz joan da gaur egun arte. Eta garapen horretan, Europako sindikalgintzak hainbat etapa izan ditu. Batzuetan, langileen defentsarako eta aldarrikapenerako erakunde baino, euren afiliatuentzako zerbitzu burokratiko huts bihurtu da. Patronal eta Gobernuarekin egindako itun eta trukeen ondoren, kasu askotan badirudi klase borrokatik urrundu dela, hau jada existituko ez balitz moduan. Baina klase borrokak jarraitzen du, beste modu batzuetara, hor dago, beti bezain gordin eta krudel.

Testuinguru horretan, sindikalismoak ongi egingo luke klase borroka horretan presentzia izateko modu berriak birpentsatuko balitu. Ondo antzeman behar du non dagoen gaur langile subjektua eta non patronala, baita zein paper jokatzen duten gobernuek azken honen zerbitzura. Langilea gaur egun fabriketatik harago dagoen moduan –eta emakumeak langileria horretan paper oso garrantzitsua betetzen du–, patronala eta kapitala lausoago ageri zaigu, egoitzarik ez duten eta haien arduradunak ere ezagutzen ez ditugun finantza sozietateen bidez. Klase borroka finantza instituzioetan ere egin behar da, baita multinazionalen zerbitzura egindako hitzarmen handiak gestionatzen dituzten nazioarteko erakundeetan ere. Nazioarteko borrokak eta elkartasunak garrantzi handia dute eta egungo sindikalgintzak ez luke hori ahaztu behar, landu eta indartu egin beharko luke.

Euskal Herrian, subiranotasun politikorik ez edukitzea beste faktore bat da klase borroka horretan, eta sindikalgintza abertzaleak erantzun globala eman beharko lioke. Gaur egun ez da estrategia politiko bakar bat konpartitzen eta horrek sindikatuen ekintza batasuna eragozten du. Ondo legoke iragana atzean utzi eta orainari eta geroari erantzunak ematen hastea. Horretarako, beharrezkoa da eredu sindikala birpentsatzea.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko maiatzaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude