'El Diario Vasco', 'El Mundo Deportivo'... eta 'Maxixatzen'

Sei urteko etenaren ondoren, Maxixatzen hilabetekaria berriz abiaraztea erabaki du izen bereko Azkoitiko euskara elkarteak.Urola Kostako Hitza

Duela 19 urte argitaratu zuten lehenengo aldiz Maxixatzen aldizkaria, Azkoitian (Gipuzkoa). Azken sei urteetan, publikazioa etenda izan du kudeatzen duen Maxixatzen euskara elkarteak. Geldialdia egin zuten hausnarketarako astia izateko, euskara elkarteak nondik jo pentsatu nahi zuen.     2009an aldizkaria desagertu eta 2012an herriko euskararen egoeraren inguruko azterketa egin zuen elkarteak. Besteak beste, zein hedabide erosten eta irakurtzen zituzten galdetu zieten herritarrei. Gehien kontsumitzen zituzten hedabideak El Diario Vasco eta El Mundo Deportivo ziren. Gaztelaniazko hedabideak zituzten irakurgai azkoitiarrek, eta azterketak emandako emaitzen arabera, kultur erreferentzia atzerritarrak zituzten. 2011ko datuen arabera, azkoitiarren %74,5 euskalduna da eta %12,9 ia euskalduna.

Elkarteak garbi ikusi du Maxixatzen berpizteko premia. Hilabetekaria hilabete batzuetan doan banatuko badute ere, gero bazkideek baino ez dute jasoko. Bestalde, egunerokoari heltzeko asmoz webgunea jarri dute abian: www.maxixatzen.eus.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude