argia.eus
INPRIMATU
Pipia, Stradivarius biolinen sekretua
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko apirilaren 29a
Smithsonian Institute

Nicola Stradivariren (1644-1737) Cremonako tailerrean egindako biolinak munduko onenak direla esan izan da beti. Luthier eta aditu askok biolin horiek aztertu izan dituzte, eta tresnen kalitate bereziaren askotariko arrazoiak bota: bernizaren erabilera, ondorengo  lehortzea edo, besterik gabe, tailerrean lan egiten zuten artisauen esku ona.

Berriki, esperimentu kimiko batek Stradivariusen sekretua egurrean dagoela utzi du agerian. Agidanez, garai hartako biolinak pipiak jotako egurrez egin ohi zituzten, baina Stradivariren tailerrean egurrak gaixotasunik ez zeukala ziurtatzen zuten. Azterketa kimikoen arabera, pipia saihesteko, artisauek, bertako botikariak saltzen zien intsektizida erabiltzen zuten: harri gatza. Egileek nahi gabe, substantzia egurrean kristalizatzen zen eta, ondorioz, biolinek soinu garbi eta ederragoa sortzen zuten.