Maiatza, urte guztiaren ardatza

Jende guztia dabil nerbiostua. UPNkoak batez ere, eta jakina, aldez edo moldez Nafarroako egungo egitura instituzionaletik ederki bizi izan direnak oro. Karrikako giro zehatz bati kasu egitera, behintzat, urte sail luzean agintean egon direnek aski arrazoi badute urduri baino urduriago ibiltzeko. Kontua da arras bertzelako giroak daudela Nafarroan, eta horiek isilik daude. Baina egia da UPNk lehen aldiz arazo handiak izan dituela udal zerrendak egiteko (baita Erriberan ere) eta kalapita ederra izan zutela Parlamenturako hautagaitza osatzeko; egia da, halaber, inkestek –agertutakoek nahiz isildutakoek– eskuindarrei beherakada handia iragarri dietela, eta bidenabar Uxue Barkosen aukerak nabarmendu dituztela, eta nekez iritsiko direla 26ra, PSNren, PPren –sartzen bada–  eta Ciudadanosen (C´s) botoak batuta ere. Kasu egin beharko zaio, hain zuzen, ezerezetik hauspotu duten azken indar horri, indarrean heldu baita, eta gauza jakina da Estatuko joerek eragin handia izaten dutela beti Nafarroan. Podemosek udazkenean goia jo zuen bezala (Navarrometroa, horren lekuko), orain iduri du C´sen aldia izanen dela, eta UPNren nahiz PPren jokabidearekin haserre etxean gelditzekoak ziren zentro-eskuineko boto-emaile frankok C´s bozkatuko dutela.

Jakina, aldaketaren alde dihardutenek ezinbestean iritsi beharko dute gehiengo osora. Bildu, Geroa Bai eta Ezkerra ari dira horretan, zein bere esparruan, eta Podemos ere bai. Baina, joan den larrazkeneko sukarra hoztuta, ikusteko dago zer eginen duen Pablo Iglesiasen alderdiak bertzelako gobernua bozkatzean, ez baitugu atzendu behar zer proposamen izan duten aztergai; hots, UPN gobernatzen uztea, gutxienez Madrilgo Kongresurako hauteskundeak egin arte. Javier Esparzak, bitartean, munduan diren eta ez diren zoritxar guztiak iragarri ditu, gobernua aldatzen bada; ikastetxe itunduak itxiko direla, adibidez. Hain zuzen, Iruñeko zuzendari batek asteon irakasleei erran die UPN bozkatu beharra dagoela, ikastetxeak zabalik iraunen badu. Baina beldurrak beldur, oro har, enpresa, finantza, hezkuntza eta bertze arlo batzuk jada barneratzen hasi dira aldaketa egiazki gerta daitekeela eta, badaezpada ere, mezuak helarazten ari zaizkie aldaketaren eragile izan daitezkeenei. Beraz, aurten benetan izan daiteke maiatza ardatz, belaunaldi oso baten ardatza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude