Mundu jakin bat

  • Ilargia lekuko

    Jesusmari Mendizabal

    Erein, 1989

Geografia literario batzuek fikziozkoa dute izena. Gogoratu gurean Otsabide, Trilluelos, Obaba. Beste batzuek, aldiz, ez dute zertan asmatu izenik, eta ofiziozko mapetan agertzen direnak ekartzen dituzte literaturara: esate batera, Bera, Biriatu, Behobia, Pausu, Irun, Hendaia, Hondarribia, Jesusmari Mendizabalen Ilargia lekuko narrazio bilduma honetan. Joserra Garziak, hitzaurretik, “nobela izeneko askok lortzen ez duena lortzen duelarik: mundu jakin baten islada, ikuspegi askotatik eta askotariko ikuspegiz ematea. Polifonia deitzen diote horri adituek”. Eta zein da mundu demonio hori, ez baita bakarrik geografia: bada, “Bidasoa behereko kontrabandisten mundua” –gehi, azken ipuinean, Hondarribiko alegia aspaldiko bat, bonus track gisara–.

Kontrabandistak, beraz, bai, “gau hotzetako gizon busti haiek”. Baina ez bakarrik: berdin etxean zain dauden emakumeak, zelatariarena egiten duen atsoa edota txalupa bitartez aritzen diren arrain saltzaileak. Eta ez halaber bakarrik tabako ron eta kanela: berdin hezur haragizko pertsonak, “marroki, portuges edo dena delakoak, Frantziko aldera eramateko”. Ondo esan zuen Josu Landak 90ean: pertsonaiak abenturero bezala aurkeztu gabe, heroismo erromantikoetatik urrun, kanpoko ikuspegi batek sortarazi ohi dituen joera moralizanteak erabat baztertuz. Baina Landak berriz ondo esan bezala, pertsonaiak modu positiboegian agertuta, “apenas maltzurkeriarik dagoen eta jende guztiak fideltasunik handienarekin jokatzen baitu aldioro”.

Akaso izango da bilduma honek ahozko literaturarekin daukan zorraren ondorioa, ikuspegi apur batean manikeoa. Baina zorra ez da nolanahikoa, egileak berak aitortzen du: “Paperetan ez dugu euskaldunok ezer asko esan eta gurerik apenas datorren dokumentaturik. Alde horretatik motz-mutu izan garen arren, ez ahotik belarrirakoan horratik!”. Garziak ere eskertzen dio ahalegina, nahiz egin aditz okerrarekin: “kontakizunak literatur statusera jasotzeko”. Eta konturen bat aurretik irakurrita geneukan Mikel Tabernaren testuren batean, lehen aipatutako bonus track hori egiten zitzaigun noski ezaguna. Geografia partekatzearen ajeak. Baina gera gaitezen hitzaurrean aipatzen denarekin: “Zail da gaur egungo euskal literaturan liburu honen sailkiderik topatzen”. Garaitsu hartakoa da Obabakoak

Itzulpen –Eguzki kolpea, 2009ko Euskadi sari– eta gazteentzako liburuen egile, balirudike Juan Rulforen hura gertatu zaiola Mendizabali: helduentzako bilduma bakar, osaba ez baina, auskalo informazio iturria ahitu eta isiltasunaren bidea aukeratu zuela. Nork daki behin-behinekoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude