argia.eus
INPRIMATU
Hondakin elektroniko kopurua, urtez urte handituz
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko apirilaren 29a
George Hotelling-CC By SA

2014an ezarritako hondakin elektroniko kopuruaren errekorra gainditu zen 2014an: 39,8 milioi tonatik, 41,8ra. Nazio Batuen Unibertsitateak (UNU) egindako azterketaren ondorioz azaleratu dira datuak.

Hondakinen %60 sukaldeko eta komuneko etxe-tresnak izan ziren; telefono eta ordenagailu eramangarriak, berriz, %7 inguru. 2018an 50 milioi tonako kopurua gaindituko dela uste dute ikerlariek. Europako iparraldeko eta erdialdeko estatuek eta AEBek sortzen dute hondakin gehien pertsonako. Kopuru absolutuei dagokienez, nabarmentzekoa da hondakin guztien hiru laurden AEB, Txina, Japonia, Alemania eta Indian eratzen dela.

Kalkulatu da hondakin horietan dauden burdinaren, kobrearen eta urrearen balioa, birziklatuz gero, 48.000 milioi eurokoa izan daitekeela. Bestalde, merkurio, kadmio, kromo eta antzeko elementu toxikoen kopurua bi milioi tonatik gorakoa da.