Bidaia da helmuga

  • Seve Calleja::Zorionak, Sator jauna!

    Itzulpena: Xabier Monasterio

    Irudiak: Carmen Aguirrezabal

     

    Ibaizabal, 2014

Seve Callejak hainbat eta hainbat ipuinetan ikusitako egitura errepikakorra erabiliz egindako ipuin sinple eta atsegina dugu Zorionak, Sator jauna! hau. Eta idazle bizkaitarraren lanetan ohituta gauden bezala, Xabier Monasterioren itzulpenari esker jaso dugu euskarazko bertsio hau.

Sator jaunak Satortxo ilobari deitzen dio telefonoz, Satortxo gazteak gogoan izan dezan osabaren eguna dela. Eta dei horren ondorioz ilobak bidaia bati ekiten dio osabaren etxera. Bidaia horren kontaketa dugu ipuintxoa, nola Satortxok ez dion ezer eramaten osabari (ez zaio ezer bururatzen) baina bitartean bidaian zehar aurkitzen dituen lagun guztiak animatzen dituen osabaren jaira, eta nola hauek bai daramatzaten era askotako opariak.

Jolas hori dugu liburuko argumentuaren oinarria, Satortxok Ilegorri katagorriarekin egiten du topo eta bi lagunak bidean abiatzen dira Magu saguarekin aurkitu arte. Saguarekin batera hirurak martxan jartzean Berritsu satitsuaren okindegira doaz postrea egiteko irin bila. Eta ondoren kirikiñoa, kastorea… eta hainbat lagun elkartuko zaizkie, batzuk gonbidatuta, beste batzuk beren burua gonbidatzearen ondorioz: “Jai batera zoaztela diozue? Ba, zerbaiterako behar banauzue, ni laguntzeko prest nago”, koadrila ederra osatu arte: “«Bat, bi, hiru, lau,…» saguzarra gonbidatuak kontatuz doa ahapeka. «A zer-nolako jendetza!», pentsatu du bere baitan. Taldekideak horretaz konturaturik, nor bere burua aurkezten hasi da”.

Hirugarren pertsona orokojakilea dugu istorio honetako narratzaile, kontakizuna modu kronologikoan azalduz. Liburuko egitura, gainera, sinplea dugu; elkarrizketez osaturiko hogei kapitulu laburrez egituratuta dugu, irakurketa are errazagoa bilakatuz. Carmen Aguirrezabalen irudi koloretsu ugarik ere laguntzen dute argumentuaren haria jarraitzen eta istorioaren nondik norakoa hobeto ulertzen.

Ipuina, irakurleak espero duen bezala, Sator jaunaren etxean eginiko festarekin amaitzen da: “Orain badaude denak eta Sator Jaunaren urtebetetzea ospatzeko gogo bizia dute denek. Eta gero, jaki guztiak irentsitakoan, ibilaldiaren gorabeherak kontatuko dizkiote elkarri. Eta gero dantzan hasiko dira. Eta kantuz eta barrez arituko dira. Gau osoa dute primeran pasatzeko”.

Ipuin sinple eta arin irakurtzen dena dugu Callejaren hau; entretenigarria eta animalia ezberdinez osaturiko talde bitxia protagonista duen kontakizuna. Eta, hainbat lanetan ohikoa den bezala, helburua baino interesgarriagoa da bidaia. Sator jaunaren festa helmuga da, ipuina, aldiz, bidaia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude