Pertsona helburu eta AHT kontrajarrita

Maiz entzuten dugu gure Jaurlaritzak “pertsona(k) helburu” dituela eta horrek izan behar luke edozein gobernuren xedea. Baina tamalez, berehala ohartuko gara errealitateak gezurtatu egiten duela. Bestela ikusi noren aldekoak diren Espainiako Gobernuaren erabakiak: aberatsak gehiago aberasteko, egunetik egunera txiro eta aberatsen arteko alde ekonomikoak areagotzen ari baitira; berdin esan dezakegu EBko Batzordeak multinazionalak sustatzeko AEBetako ordezkariekin negoziatzen ari den hitzarmenaz.

Eusko Jaurlaritzaren eslogan hori gezurtatzeko arrazoi bat ditxosozko AHT dugu. Izan ere, berriki argitaratu du FEDEAk ikerketa bat AHTri buruzkoa eta datuak susmatzen genuen bezalatsukoak dira. Laburbilduta, Espainiako Estatuko AHTko ibilbide guztiak defizitarioak dira: ustiapen sarrerek inon ez dituzte estaltzen kostu orokorrak. Eta FEDEA ez da ekologisten antolakundea, baizik Banco de Españak eta hamabi espainiar enpresa erraldoik osatutako fundazioa.

Bertan diote AHT errentagarri izateko urteko 8 milioi bidaiari behar direla eta ibilbideak 500 kilometro inguru. Espainiako Estatuan Bartzelona Madrilekin lotzen duena errentagarriena den arren, halere, inbertitutako euro bakoitzak 0,46 euro sortuko ditu, nahiz 6 milioi erabiltzaile izan. Sevilla Madrilekin lotzen duen ibilbidean inbertitutako euro bakoitzak 0,11 euro sortzen ditu. Beraz, ustiapen zorrak zergadunoi egotziko zaizkigu. Kontuan izan Madrilgo probintziak 6,5 milioi biztanle dituela, Bartzelonakoak 5,5 milioi eta Sevillakoak 2. EAEk, berriz, 2,2 erabiltzaile potentzial ditu. Gure AHT errentagarria izateko ez dakit nondik aterako duten 8 milioi erabiltzaile.

Halaber, azpimarratu behar da munduan AHTren hiru ibilbide bakarrik direla errentagarri: Frantziako Estatuan Lyon-Paris, Tokio-Osaka Japonian, eta Txinan Jian-Quingdao. Haatik, ez da harritzekoa herrialde aurreratuek AHTrik ez edukitzea, eskandinaviarrek bezala, edo oso kilometro gutxi, Herbehereek, Suitzak edo Alemaniak legez. Frantziarrek eta britaniarrek zalantzak dituzte bide berriak eraikitzeko. Espainiako Estatua, bien bitartean, biztanleko kilometro gehien duen herrialdea da, eta mugarik ez berriak egiteko.

Ondorio ekonomikoei buruz, industriaren gain ez du aparteko eraginik, bai ordea zerbitzuen gain, horiek gehienak Madrilen kokatuko liratekeelako handik kualifikazio handieneko zerbitzuak eskaintzeko. Ez da ahaztu behar Espainiako agintari zentralisten xede nagusietako bat estatuko ardatz oro Madriletik pasatzea dela. Oro har, deszentralizaziorik ere ez luke sustatuko tren garesti horrek.

AHTk badu beste ondorio bat. Izan ere, inbertsio horien bidez errentaren banaketa gauzatzen da. Enpresariak eta diru-sarrera altuko pertsonak dira gehien erabiltzen dutenak, eta bien bitartean tren arruntak errenta apaleko pertsonentzat dira. Halaber, tren mota horientzat aurrekontu murritzagoak izango dira eta zerbitzu kaskarragoak eskaini. Gainera, erabiltzaile horien errentaren zati bat, zergen bidez, AHTren zorrak finantzatzeko esleituko da.

Zeregin badago, erdi egina daukagun azpiegitura erraldoi eta defizitario horrekin. Alde batetik, gure agintariei hankak lurraren gainean ipinarazi eta gero, ahal den heinean, EAEko herriak hobekiago komunikatzeko erabili, hori izango baita “pertsona(k) helburu” aintzakotzat hartzea, ez ordea norbanako batzuen patrikak betetzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude