Azote kaldüz
Eskean Kristö
Baga Biga, 2015
Eskean Kristö Arratia bailarako (Bizkaia) taldearen lehen disko luze honek jarraipena ematen dio 2013an kaleratu zuen sei kantuz osaturiko lanari. Bide berari jarraituz osatu dute. Hau da, rock-and-rolla eta rock gogorra: gitarretan oinarritutako kantuak, riff eta punteo basatiak, eta erraz gogoratzen diren leloak.
70eko eta 80ko hamarkadetako rock-and-roll eta hard rock estiloen espiritua bilatzen dute. Besteak beste, AC-DC, The Rolling Stones, Kiss, Guns N’ Roses, Niko Etxart, Sexty Sexers eta Willis Drummond taldeen eraginak suma daitezke haien kantuetan.
2013an Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona lehiaketa eta Azkue fundazioak antolatutako banden lehiaketa irabazi zituzten, eta Azkue fundazioak eman zien sariak beren lehen disko luzea burutzen lagundu die.
Azote kaldüz diskoa Martxel Arkarazok grabatu, nahastu, masterizatu eta ekoitzi du Andoaingo Garate Studioetan, eta ilustrazioak eta diseinua Jon Artetxek egin ditu. Latigo! kantuan Niko Etxart maisuak jarri du ahotsa eta rock-and-rolla, taldekideek beraiek jakinarazi dutenez.
Pello Artabek (ahotsa), Alex Harillok (gitarra), Aritz Ontalvillak (gitarra), Peio Artetxek (baxua, harmonika eta ahotsak) eta Imanol Arresek (bateria) sortu dituzte kantu guztiak. Negar kantuko hitzak Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik liburuko testuetan oinarrituta idatzi dituzte.
Doinu indartsua eta trinkoa gauzatu dute, ederki ekoitzia. Taldekideek beren musika-tresnak trebetasun handiz erabiltzen dituzte, eta, gainera, hori guztia bizitasunez, gatz eta piperraz, alaitasunez eta lotsagabe egiten dute. Taldekideak gazteak dira, 24 urteren bueltan daude denak, baina helduagoak direla ematen du.
Kantuetan, jusitiziarik eza, ustelkeria, politikarien hipokrisia, pobrezia eta beste hainbat gairen inguruan mintzo dira, kaleko hizkeraz, gordin, oldarkor, trufa eginez, umorez eta lizun. Hitzak euskara batuan idatzita daude baina arratierazko hitz batzuk ere erabili dituzte. Entzuleek dena uler dezaten Geure berbategie izeneko arratiera-batua hiztegi txiki bat txertatu dute lanean.
Jendaurreko emanaldietan oholtzaren gainean ederki pasatzen du Eskean Kristö taldeak. Taldekidek barruan daukaten guztia ematen dute. Saio ikusgarriak egiten dituzte, eta ikus-entzuleekin bat egiten saiatzen dira.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]