Txokolatea, gizakientzat ona baina alboko animalientzat ez

André Karwath-CC By SA

Azken urteotan artikulu ugari agertu da txokolatearen onurez. Txokolate beltzak, hau da, %70etik gora kakaoz osatuta dagoenak, potasioa, magnesioa, kaltzioa, B3 bitamina eta epikatetxina eta prozianidina antioxidatzaileak ditu, besteak beste.

Antioxidatzaileek, hanturaren eta tronboen aurkako eragina izateaz gain, odol presioa erregulatzen dutenez, bihotzerako oso lagungarriak dira. Dena den, onura horien berri zehatzagoa izango dugu Bostongo (AEB) ospitale batean abiatutako ikerketa, inoizko zabalena, burututakoan: 18.000 boluntariok hartuko dute parte, eta 2018 arte iraungo du.

Baina ona al da txokolatea ondoan ditugun txakurrentzat eta katuentzat?

Erantzuna ezezkoa da. Arrazoia kakaoak duen teobromina izeneko molekulan datza; batez ere txokolate beltzean dago teobromina. Gure gibelak azkar deuseztatzen du, baina ez da gauza bera gertatzen katu eta txakurren kasuan: haien gibelek ezin dute teobromina behar bezain arin prozesatu, eta ondorioz molekula metatuz doa. Hala, txokolate tableta erdi batek heriotza eragin diezaioke txakur txiki bati, eta ez edonolako sufrimenduarekin gainera: hil aurretik, oka, beherakoa, takikardia eta konbultsioak gertatzen dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nutrizioa
Eli Gallego Moreiro. Elikatzen ikasi egiten delako
“Osasuna gorputz forma askotan dago, ez gorputz zehatz batean”

Ametsak betetzeko jaio da Eli Gallego Moreiro. Horretarako inoiz ez dela berandu frogatuz sortu zuen Elikaeskola Hondarribian, orain dela urte eta erdi pasa. “Zerbait egin nahi badut, lortu arte lan eginen dut”, esan digu. Osasun publikoan nutrizionisten beharra... [+]


2014-10-17 | ARGIA
4.000 hitzeko 'Elikadura hiztegia' ondu du Edorta Agirrek

Elikadura hiztegiak bi osagai ditu, batetik, glosario hutsa eta bestetik hiztegi entziklopedikoa. Biak sarean daude erabiltzeko moduan.


Elikagaien segurtasuna
Amonio hidroxidoa hanburgesetan

McDonald’s-ekin loturiko informazio bat bolo-bolo zabaldu zen sare sozialetan, duela pare bat hilabete. Konpainiak errezeta aldatu behar izan omen zuen, Jamie Oliver sukaldari britainiarrak frogatu ostean McDonald’seko jatetxeetan saltzen den haragia jangaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude