Merkataritza askea, norentzat?

Askatasuna aldarrikatzen denean, edozein pertsonari ideia ona irudituko zaio, kontzeptua positiboa baita. Transatlantic Trade and Investment Partnership (TTIP) proposatutako merkataritza askeko akordioa da, Europar Batasuna eta AEBren artekoa, merkataritzan askatasun gehiago lortu nahi duena. Negoziazioa isilpean mantendu nahi izan da, nahiz eta azkenaldian gizarte zibilak honi buruzko informazio eske dabilen. Baina, zer da merkataritza askeko akordio bat? Zein da honen helburua?

Laburbilduz, merkataritza askeko akordio batean bi eskualdeen arteko muga-zergak murriztu eta inbertsoreen segurtasun juridikoa babesten dituzten klausulak biltzen ditu. Aldeko argudioak ekonomia fakultateetan irakasten dira; think tank eta enpresa transnazionalen lobbyek honen propaganda egiten dute. Akordio hauek ekonomiaren eraginkortasuna sustatzen dutela diote, muga-zergekin alderatzen baditugu. Muga-zergak aplikatzerakoan sektore bat kanpo lehiatik babesten dugu; lehia murrizterakoan eta sektorean irabaziak handitzerakoan, sektore babestuek ekoizpen inefizientea sustatuko dute, kontsumitzaileentzako garestia izanik. Merkataritza “askeko” ekonomia batean, enpresariek inportazioekin lehiatu behar dute, merkeago ekoiztea esportazio eta lehiarako pizgarri bat izanik. Akordio hauen aldeko leitmotiv hau hamaika bider aztertu eta errepikatu da azken hamarkadetan.

Gaur arte ez da enpirikoki ziurtatu merkataritza askeak gizartearentzako ongizatea dakarrenik; arrakasta kasuak aipatzen dira, baina ez da babesten duen teoriarik frogatu. Kasuekin egiaztatzen dena da arrakasta ekonomikoa lor daitekeela (batez ere ikuspuntu neoliberalaren aldetik), baina ez dira sorturiko arazo ekonomiko, sozial eta ekologikoak kontutan hartzen. Akordio berri honen atzean estatua eta bere erregulazioak minimizatu nahi dira, lehia eta efizientziaren aurka egiten dutelako, merkataritza oztopatuz; sektore pribatuak egiten duena, aldiz, eraginkorra delako: hau neoliberalismoaren falazia handienetako bat da.

Azken finean, kapitalaren irabazi tasa mantentzeko esku pribatuetatik at dauden sektoreak pribatizatu behar dira, dauden kontrolak merkatuaren esku ikustezinaren menpe uztea; hau da merkataritza askeko akordioaren azken helburua, ez hazkundea, enplegua ezta ongizatea ere. Gainera, negoziatzaileen ustez demokrazia ez da helburu hauekin bateragarria. Ekonomiaren atzean ideologia ezkutatzen ari da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude