Sozialdemokraziaren krisia eta nortasun botoa


2015eko apirilaren 05an

Mendebaldeko alderdi sozialdemokrata gehienek aspaldi utzi zituzten jatorrizko ideologiak eta programak albo batera kapitalismoa gogoz besarkatzeko. Halere, 1980ko hamarkada arte zentro-eskuineko alderdiek baino jarrera birbanatzaileagoa izan zuten politika publikoetan eta esku-hartzaileagoa ekonomian. Ondoren, egun bizi dugun ezker-eskuin ardatzaren desagertze prozesua abiatu zen. 1990eko hamarkadan, Sobietar Batasunik gabeko panoraman,  politika neoliberalak nagusitzen hasi ziren Europan eta ondorioz, kaleko herritarrentzat geroz eta zailagoa izan zen kolore desberdineko gobernuen arteko diferentziak topatzea politika sozioekonomikoetan. Arazo horri aurre egiteko, sozialdemokraziak bere burua berrasmatu zuen agenda postmaterialistarekin.

Zentro-ezkerreko alderdiek liberalen bertsio erradikal modura aurkeztu zuten beren burua, balore moral “irekiak, kosmopolitak eta askatasun indibidualen aldekoak” defendatuz. Hor aurkitu zuten eskuineko alderdietatik desberdintzeko modu bat. Kontua da arlo horietan lorpenak lortu ahala agenda politikoan garrantzia galdu dutela, eskubide berriak egonkortu direlako edota eskuineko alderdiek toleratu edo bere egiten dituztelako. Horrela, beste behin ezker-eskuin ardatzaren desberdintasunak desitxuratu egin dira, eta hori gertatu ez den kasuetan, krisi ekonomikoak alboratu ditu diskurtso postmaterialistak gai sozio-ekonomikoen mesedetan, frustrazio handia sortuz, bereziki Europako hegoaldean eta Mediterraneoan.

Lehen ezker-eskuin politiken desberdintasunak txikiak baziren ekonomian, orain Europar Batasunak gehiago txikitu ditu inposatzen dituen politikekin. Horren aurrean alderdi politikoek beren boto fideltasuna mantentzeko duten tresnarik inportanteena lurralde eta nazio identitateari loturiko elementuen defentsa da. Ez dira garai onak sozialistek hainbeste “defendatu” duten ikuspegi kosmopolitarentzat. Ideologia klasikoek utzitako hutsunea nazioak hartu du eta Manuel Valls esparru horretan leku hartzen saiatu den arren, sinesgarritasun handiagoa dute eskumakoek.

Frantziako departamenduetako hauteskundeetan sozialistek –eta ezkerrak oro har– hiriguneetan soilik moteldu dute gainbehera. Bi irabazle garbi egon dira: zentro-eskuina eta Fronte Nazionala. Hauteskunde hauen berezitasunak kontuan hartzen baditugu, tokian tokiko handikiek protagonismo handia dute, eta FNk sekulako emaitzak lortu ditu botoen %25 eskuratuta. Garbi dago hurrengo urteetako lehia nagusia Frantzian eskuinaren eta eskuin muturraren artekoa izango dela. Nortasun politikak eta subiranotasuna egongo dira eztabaidan eta gai sozio-ekonomikoak haiekiko lotura baino ez du izango.

Israelen antzera gertatu da, oposizioan zegoen zentro-ezkerrak krisi ekonomikoaren erdian eta bizitza garestitze ikaragarriaren aurrean ezin izan ditu hauteskundeak irabazi. Eskuinak beldur identitario guztiak astindu eta horren aurrean zentro-ezkerraren proiektu sozial ahul eta desitxuratuak ezin izan du konpetitu, izan ere, eskuinak gutxienez zer edo zer hautemangarria proposatzen du.

Salbuespenen artean Andaluzia dago. Hain zuzen ere bertako Alderdi Sozialista herrialde horren nortasunarekin identifikatzen delako. EAEn edo Katalunian alderdi nazionalista nagusiek betetzen dutenaren antzeko funtzioa du Andaluziako PSOEk. Aldiz, autonomia erkidego horretan populazioaren gehiengoa 100.000 biztanletik beherako herrietan bizi da, eta horietan, ideia kosmopolitak urrun ikusten dira. Urrun ikusten diren bezala programa argirik gabeko Madrilen  sortutako alderdi frankiziak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko apirilaren 05a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude