Nik eskatu nuen

Ipar Euskal Herrian joan den martxoko udal hauteskundeetan ikusi zen abertzaleen botoa jadanik ez zela bazterrekoa. Hauteskunde mota desberdina bada ere, departamenduko hauteskundeetan joera berretsi eta abertzaletasunaren esparrua finkatzen ari dela ikusi da.

Sakabanatuta agertzeko joera izan dute abertzaleek, baina oraingoan gehiengo handia EH Bairen inguruan egituratu da eta emaitzak oso onak izan dira: hamabi kantonamenduetatik bostetan bigarren itzulira iragan ziren eta horietako batean, Errobi-Aturrin, botoen ia %38ra iritsiz. Hori marka itzela da abertzaletasunarentzat. Urte luzetan PS eta eskuinaren arteko bisagra gisa jardun badu ere, oraingoan ikusten da bigarren posizioa har dezakeela eta horrek alternatiba izaera ematen dio. Marka da baita ere Fronte Nazionala botoen  %14ra hurbiltzea, Frantzian baino askoz apalago, baina hemen inoiz baino gehiago.

Ikusgarria izan da Errobi-Aturrin bigarren itzulian EH Baik Fronte Nazionalaren aurrean lortutako nagusitasuna –%74,3/ %25–, kantonamendu guztietako handiena. Horrek garbi erakusten du Fronte Nazionalarekiko dagoen arbuioa, baina EH Baiko hautagaitza era ikusgarrian agertzea ere ahalbideratu du. Fabienne Ayensa eta Alain Iriart izango dira abertzaleen ordezkariak Paueko Kontseilu Nagusian.

Parte hartzearena da beste datu esanguratsuetako bat: boto emaileen erdia etxean geratu da Ipar Euskal Herrian. Hauteskundeen balioaz hitz egitera behartu beharko lukete ezinbestean datu horiek, baina ez da hausnarketa zabalduko, ez da gehiegi interesatzen. Europako Batasuneko iazko hauteskundeetan boto eskubidea zutenen %43,09k bozkatu zuen, eta analista ofizialak pozik agertu ziren, 2009ko hauteskundeetan %43koa izan zelako eta, beraz,  zerbait hobetu zelako.

Gainerakoan, zentro-eskuina nagusitu da Frantzian, baita Ipar Euskal Herrian ere. François Hollanderen orain arteko politika gogor zigortu nahi izan dute lehendakaritzara aupatu zuten sektore guztiek eta Alderdi Sozialistak danbateko handia hartu du oro har. EBko austeritate haizeek eraman zuten Hollande Eliseora, baina bere politikek etsipena ekarri dute zentro-ezkerreko boto emaileen zati handi batera. Nicolas Sarkozy UMPko buruak ulertu du ateak irekiak dituela 2017ko lehendakaritzarako eta data urrun bada ere, bera badoa.

Arnaldo Otegi askatu eta gainerako euskal presoak etxeratzeko oso izen garrantzitsuak bildu ditu nazioarteko kanpainak ,besteak beste, José Pepe Mújica, Fernando Lugo. José Manuel Zelaya, Lucía Topolansky, Desmond Tutu, Mairead Maguire, Adolfo Perez Esquivel, Ahmed Kathrada, Angela Davis, Cuauhtémoc Cárdenas eta Gerry Adams.

Izen oso esanguratsuak dira. Horietako askok ezagutzen dituzte espetxeak barrutik eta logikoa iruditzen zaie euskal presoek ere etxerako bidea har dezaten hemengo gatazkak konponbidearen bidea hartu duenean.

Arnaldo Otegiren izenak ematen du aukera euskal presoen auzia nazioarteratzeko. Munduan logikoa ikusten da gatazketako mina  bakerako erabiltzea horretarako baldintzak direnean; ondorio latzak orbanak sendatu eta etorkizuna eraikitzeko baliatzea. Otegi izan zen ETAkoa eta espetxean izan zen horretatik. Gaur egun, aldiz, euskal gizarte osoak onartzen du ETAk bere jardun armatua amaitzeko giltzarri izan zela bere lana. Espainiako justiziak, aldiz, espetxeratu egin zuen horregatik eta berarekin Bateragune auzian epaitutakoak. Bestelakorik erabakitzen ez bada, datorren 2016ko udaberrira arte egon beharko dute espetxean, sei urte eta erdiko kartzela zigorra osorik bete arte.

Munduko gatazkei begira, ez da hain harrigarria gobernu eta estatuak gisako jarrerak izatea haien aurka jardun direnekin; harrigarriena da bakea eta bizikidetza sendotzeko aukerak daudenean hauek ez baliatzea. PPk presoen sostengu mundua aldiroko atxiloketekin ito nahi izatea ez da harrigarria, alderantziz, jadanik ez da besterik espero. Harrigarriena da Otegiren askatasuna eskatzeko alderdi eta insituzio garrantzitsu gehienen aldetik dagoen mugimendu urria. Adierazgarria ere bada, baina lasai, espetxetik ateratzerakoan, gehienek esango dute zein ozen salatu eta zein gogor eskatu zuten bere askatasuna.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko apirilaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude