Boterea galtzen hastetik heldu da bakea


2015eko apirilaren 05an

Bakea eta bizikidetza sustatzeko hainbat ekimen izan dira Euskal Herrian, eta are gehiago eratu  beharko dira bi helburu horiek lortu nahi izanez gero. Premisa bat: bakeak ez du bizikidetza bermatzen, bakea gatazken ondoren dator eta garaileak ezarria izaten da. Bizikidetza eraikiko bada, gatazkak sortutako zauriak sendatu behar dira. Biktimekiko “erreparazioa” lantzea da bizikidetza sustatzeko lehen zeregina, eta berau ongi egiteko, “egia agertzea” eta “justizia egitea” funtsezkoak. Alta, egia eta justizia ideologiaren arabera eman eta ezartzen dira komunzki. Zeregin horretan, besteak beste, gatazkaren kontakizunak munta handia dauka.

“Bake prozesua” artean finkatu gabe, biktima taldeak ez dira bi bandotan kokatuta soilik. Hau da, ez daude ordena ezarriaren aldeko eta matxinoen aldeko biktimak. Ez dago Dignidad y Justicia, Covite edo Manos limpias alde batean eta ETAren aldea bestean: errealitatea ez da zuria eta beltza. Haatik, zauriak sendatze bidean, ideologia eta interes politikoak berealdiko aldagaiak   dira garai berrira iritsi ahal izateko. Kontakizuna bakoitzaren interes politikoen arabera eraikitzen da. Bizikidetza lortuko bada, biktimek eta talde politikoek euren ideologiak elkar alderatu beharko dituzte.

Bizikidetza gauzatzeko jendarteko muturren jarrerek elkarrengana hurbildu behar dute, zubiak eraiki behar dira. Zeregin horretan ari dira alderdiak eta eragileak. Jendartea engaiatzea zailagoa da, ordea. Jendartea boterearen –alderdien eta instituzioen dinamiken barne– menpe baitago, baita jendarteak berak iraganean sortutako dinamiken menpe ere, dinamika azkarregiak zein motelegiak direlarik.

Dinamikak dinamika, ezker abertzalearen dinamika urtarrilean hasten da presoen aldeko manifestazioarekin eta Aberri Egunean goia jotzen du. Anartean sistema politikoaren dinamika dago, aurten goia joko duena: Iparraldean departamendurako bozak dira izan berri dira. Hegoaldean herri eta foru hauteskundeak maiatzean, eta azaroan Espainiako Kongresurakoak.
Bizkitartean, bake giro eskasa atzeman dut neronek. Bai, baina “zer proposatzen duzu bake giroa sendoago ekarriko duen bizikidetza sustatzeko?”, galdetu dit barne aingeruak. Ezer gutxi, gogoetatxo xume hau ez beste:

Gatazka armatuak ez du jendarte bizikideagoa izaten lagundu, bistan da. Aitzitik, areriotasunak etsaituago bihurtu gaitu. Berbarako, hainbat biktima herri honen burujabetasunaren aldekoak dira, eta ez daude nik aipatutako alde batean ez bestean. Hartara, lehenik eta behin, helburu politiko komunak ditugunen arteko bizikidetza sendoago behar dugu, hurkoaren nahia eta ahalmena errespetatuz betiere. Multzo hori sendoagoa bilakatzeak ekarriko du bi muturrekoek “amore” ematea, baita boterean daudenen interesak kolokan jartzea ere. Hots, etsaiak galtzen hasten direnean hasten dira haren menekoen eskubideak onartzen. Boterea galtzen hastetik heldu da bakea, nolabait.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude