Buzzcocks eta The Lookers. Noiz: martxoaren 28a, 22:00. Non: Intxaurrondo Kultur Etxea, Donostia. Sarrera: 18 euro.
Bai, ados, askoz hobe izango zen kontzertu hau bere garaian ikusi izana, tokatzen zenean, hasi zirenean adibidez: 1976 inguruan astindu zituen gitarrak lehenbiziko aldiz Buzzcocks taldeak. Eta punk britainarraren eztandaren urteak ziren, baina beti dago zalantza mahai gainean jarriko dizunik: “Hauek punk taldea? Niri oso pop iruditzen zaizkit”.
Bata ala bestea izan, 70eko hamarkadaren amaieran zenbait kolpe on jo zituzten –nahi gabe ere entzuna izango duzu 1978ko Ever Fallen in Love (With Someone You Shouldn't've)–; eta halere, Boltongo talde honen izena bigarren planoan geratu da musikaren historiarentzat, Sex Pistols edo The Clash erraldoien atzean.
Baina musika ez denez famatuena nor bihurtu den epaitzeko lehiaketa –ez luke izan behar behintzat–, 2014an disko berriarekin itzuli ziren beterano hauen kontzertuak aukera ona dirudi, rockero zaharrak ez direla inoiz hiltzen dioen esaldi horri egia ote den frogatzeko. Zita bakarra dute Euskal Herrian.