argia.eus
INPRIMATU
Ganimede sateliteak Lurrak baino ur gehiago eduki dezake
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko martxoaren 25
NOAA

Ganimede, Jupiterren satelitea, eguzki sistemako handiena da. XVII. mendean Galileok aurkituz geroztik, urtez urte gero eta datu gehiago ditugu beraren osaketari buruz. Galileo zundak eta berriki Hubble teleskopioak lortutako datu eta irudietan oinarrituz, ia ziurtzat jotzen da Ganimedek ur gazia duela lur azpian, gainazala baino 150 kilometro beherago.

Zientzialariek uste dute barne-ozeano hori gure planetakoak baino hamar aldiz sakonagoa dela: 100 kilometro ingurukoa, hain zuzen. Bertako ur masa handiagoa izan daiteke Lurraren gainazalean dagoen guztia baino.

Itsaso horretan bizia garatzeko baldintzak daudela sinetsita daude ikerlariak.