Pertsona helburu

Gogoratzen dut, orain urte batzuk, eskuineko abertzaletasunaren guru batek, garaiko ezker abertzaleari egozten ziola kanpoko ideologiak –sozialismoa– Euskal Herrira ekartzea, berak babesten zuena bertako, eta berezko gauza balitz bezala.
    Izan ere, daukagunaren aldekoek uste arazten digute eurena ez dela ideologia, errealitatea baizik. Indarrean dagoena “horrela delako” da, hausnartu gabea, aldaezina. Eta kito. Zerbait aldatu nahi baduzu, ordea, ideologia inposatzen ari zara.

Gizarte klasikoaren hastapenetan dago, jada, liberalismoaren babesleek erabiltzen duten ustezko gizabanakoaren goraipamena. Azkenaldian entzuten ari garen bezala bertakoen ahotik, “pertsona helburu”.

Gezur galanta. Kapitalismoaren jendartean gizabanakoa ez da inoiz helburua izan, baliabidea baizik; eliteek, botere ekonomikoa duten gutxi batzuek, kapitala pilatzen jarraitzeko erabiltzen duten tresna. Merkantzia. Objektu hutsa.

Horregatik, norbaitek pertsona helburu duela esaten badit (ikasle ohia izanda ere) muturra okertzen zait, zerbait ezkutatzen ari dela uste baitut. Izatez, sistemara era erosoan egokituta dauden pertsonak formatzea eta garatzea duela helburu iruditzen zait, ez besterik.

Osasuntsu, enprendedore, baikor, konformista, akritiko eta bere buruaren jabe dela uste duen pertsona da inperialismoak behar duen gizabanakoa. Berekoia, lehiakorra, nahimena ahalmen bilaka daitekeela uste duen “errendimenduaren subjektua”, oraingo pentsalariek dioten lez.

Neoliberalismoaren pentsalariek sinestarazi digute hori dela gizabanako aske izateko modu bakarra: bizitza erdia ekoizten, eta beste erdia erosten dabilena. Langile eta kontsumitzailea behar dute. Merkatuaren dimentsio-bakarrean protestatu gabe iraun ahal izatea, pertsonaren helburu.

Eta denok, aske izan nahian, nahi dugun guztia lortzearen esklabo bihurtu gara: “Hau askatasun paregabea!”, ezin da denbora galdu, dena lortu nahi dugu, eta komenigarria egin zaigu sinestea edozer lor dezakegula, benetan nahi badugu.

“Nahi izatea ahal izatea da”. Hona hemen berriro modan jarri zaigun adierazpen tamalgarri eta arriskutsua. Denak izan behar du helburua, jarraipena, eta lorpen bat; eta bukaezineko aurrerapenaren espiralean kateaturik gauzkate, etekina atera nahiaren gurpil zoroa ezin etenda. Pertsonak ez gara helburu, eta gainera, helbiderik gabeko izaki gara. Hau komeria!

Ametsak, amerikarrak eta beste guztiak, ametsak besterik ez direla noizbait konturatuko gara. Ala ez?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude