Kaguen…

Zeberion kontatua, errotari batek “Mekaguen la Señora de Anboto” esan ei zuela eta Señorak errota paratu egin ziola; harik eta gizona, apez batek ondo aholkaturik, hartzulora joan zitzaion arte, barkeske. Eta errota berriz abian ezarri ziola Señorak, egiazko handiei doakien magnanimitateaz.

Bidarrain, mendi-mendian den Harpeko Saindura joan zen apez bat, eta hangoa ikustean esan omen zuen: “Hau deus ez duk, hau kaka Saindia duk!”. Eta etxeratutakoan sekulako beheitikoa jauzi zitzaiola. Saindu hura egiazkoa zelako froga, gaineratu zuen kontalariak, irriz. Logikoa: misiolari batek paganoen aurrean jainko-irudiak apurtu eta bertan suntsitua ez bazen, idolo faltsuak zirela ezagutzen zen.

Jesukristo munduan gaindi ibiltzen zen garaian, Bithirinan iragan zen, Azpineko bidean, omen. Gizon bat atzeman zuen, bere orga-otea uzkailirik eta saihetsean otoizka; Jesukristo aitzina joan zen, kasurik egin gabe. Eta gero beste bat atzeman zuen, sakre-mandoka bere orga ezin altxatuz ari; eta hura lagundu zuen. Otoitz ari zena ez zuen batere lagundu, zehaztu zuen kontatzaileak, entseatzen ez dena ez duelako Jainkoak laguntzen –eta bost axola biraoa... Istorio hau entzun zutenek ere barre egin zuten.

Frankismo pean delitua zen biraoa, eta Tutera aldeko mandazainak sakre zaleak, inon baldin baziren. Baten bati gurdia uzkaili eta kaguendioska hasi zen. Aguazilak entzun, 25 pezetako isuna ezarri eta herriko etxetik pasa zedila, ordaintzera. Heldu da mandazaina leihatilara eta 100 pezetako billete bat ateratzen du. Funtzionarioak, ez duela xeherik atzera emateko eta biharamunean itzultzeko 25 pezetarekin. Eta besteak orduan: “Kaguendios, kaguendios eta kaguendios: kobra dena!”.

Hitzetik hortzera erabili izan dira biraoak gure ezaupidean, cool eta alaiki maiz. Eta konplizitate zerbait sumatu ohi da blasfematuaren eta blasfematzailearen artean, bataren errekonozimendua balitz bezala bigarrena, biraoa intrintsekoa zaiolako erlijioari. Aldatuko al zaizkigu gauzak orain eta, bakeagatik, blasfemiak berriz zigortuko? Zein zigortu, ordea? Denak ala bakarrik defendatzaile armatuak dituztenen kontrakoak? Eta, trukean, lasai pikutara bidali Anbotokoa, Wakan-Tanka, Xangó eta konpainia guztia, haien jarraitzaileak anitz eta sentiberak badira ere.

Araiz, gaia ez da gehiago aktualitatera etorriko. Baina beldurrak bere lan dongea egina du eta auto-zentsuran gaude. Ez dezala bederen legeak berma.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude