Heriotza zigorra hildakoentzat

Jean Paul Laurensen Formoso aita santua eta Esteban VI.a, (1870), Formosoren hilotzaren aurkako epaiketa irudikatzen duen koadroa.

Erroma, 896. Formoso I.a aita santua hil zen modu susmagarrian, zantzu guztien arabera Spoletotarrek, Italiako noble familia boteretsuenetakoak, pozoituta. Formoso traidoretzat zuten Guido di Spoleto Italiako tronutik egoztea lortu zuelako. San Pedroren jarlekuan Bonifazio VI.a eseri zen orduan, baina ez luzaroan. Garai nahasiak ziren Vatikanoan, mende eskasean 24 aita santu izendatu zituzten eta intrigak, konspirazioak, hilketak... ziren eguneroko ogia. Ondoren, Esteban VI.a izendatu zuten aita santu –hark ere ez zuen urtea beteko karguan– eta Lamberto di Spoletoren alde lerratu zen berehala. Spoletok Formosoren traizioa  kondenatzeko eskatu zion aita santu berriari.

Eta, hala, 897. urte hasieran, Erromako kuria guztia bilduta, sinodo berezia antolatu zuten Formoso epaitzeko. Gorpua hilobitik atera eta, aita santuaren jantzi guztiak soinean, tronuan eseri zuten. Abokatua izateko aukera eta guzti eman zioten, baina hildakoa erruduntzat jo zuten berdin. Urbi et orbi bedeinkapena emateko erabiltzen diren hiru hatzak moztu zizkioten eta gorpua Erromako kaleetan herrestan eraman zuten. Ondoren, gorpua erre eta Tiberrera bota zuten.

Arrantzale batek erreskatatu zuen Formosoren gorpua, eta Juan IX.ak haren irudia.

Rikardo III.a Ingalaterrakoa, Vlad Tepes Valakiako printzea –Drakularen inspirazio iturria– eta Benito Mussolini ere hil ondoren berriro hil zituzten.

XVI. eta XVIII. mendeen artean Herbehereetako borreroak oso lanpetuta ibili ziren, deliturik txikienagatik kondenatutakoak ere urkamendira eramateko joera zabaldu baitzen. Europa ia osoa hartu zuen asaldura erreformistaren ondoren, Herbehereetako eliza erreformatuarentzat suizidioa delitu larrienetakoa zen, deabruaren tentaldian erori izana adierazten baitzuen. Eta, jakina, beren buruaz beste egin zutenei heriotza zigorra ezartzen zieten.

Garaiko kronika batek dioenez, 1668ko ekainaren 23an gizon batek emazteari dirua eskatu zion pattarra erosteko. Emaztearen ezezkoa jasota, senarrak esan zion: “Deabruak eraman nazala nire burua urkatzen ez badut”. Eta emazteak: “Beti berdina esaten duzu. Egin ezazu nahi duzuna”. Ordu batzuk geroago emazteak senarraren gorpua aurkitu zuen. Handik hiru egunera gorpua berriro urkatu zuten jendaurrean, Volewijken, Amsterdametik gertu.

Esan beharra dago gaixotasun mentalak aringarritzat jotzen zituztela, egun bezala. Hala, epaitua erotuta zegoelako suizidatu zela frogatuz gero, epaileak exekuzioan ankerkeria eta laido publikoa arintzeko eskatzen zuen, nagusiki kondenatuaren familia gogoan. Kondenatuari berari ez zitzaion axola izango.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude