Datuak eta pertsonak mintzo

Datua mintzo: Europan baino %40 gutxiago inbertitzen du unibertsitatean Jaurlaritzak. Zenbakia Jaurlaritzak berak emana da, 2011-2014ko unibertsitate planaren gaineko ebaluazioan.

Datua mintzo berriz: Barne Produktu Gordinaren %0,84ko diru-inbertsioa egiten ari da egun Lakua. Alabaina, 2008an, %0,97 bideratzen zen unibertsitateetara; hau da, Deustuko Unibertsitatera, Mondragon Unibertsitatera eta, bereziki, publikoa den Euskal Herriko Unibertsitatera.

Aurrera begirako egitasmoa mintzo: Cristina Uriarte sailburuak adierazi du, plan berriaren aurkezpenean, hobe dela helburu handiegirik ez finkatzea: 2018rako %1 inbertitzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak. Helburuak betetzera –ikusi egin behar–, 0,03ko aldea litzateke hamar urteren buruan.

EHUko irakasle ugari mintzo: Bolognak ekarritako aldaketak, berrikuntza horrek irakasleekiko zituen egokitzapen-eskakizun handiak tarteko, unibertsitate publikoaren diru-iturri nagusia urritzen ari zela egin (nahi izan) dira. “Lan gehiago eskatu digute baliabide gutxiagorekin”.

Datuak eta pertsonak mintzo.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko martxoaren 15a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude